Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001613
Aurreko paragrafoan ezarritakoa hautatuz gero, ibilgailuaren erabilerak eragiten dituen berezko gastuetatik ordaintzaileak ordaintzen dituenak osorik egotziko dira lanaren gauzazko etekin gisa, ibilgailua nork bere beharrizanetarako erabilita egin dira eta.
Hala ere, ibilgailu baten erabileraren berezko gastuak ezin badira banakatu xedearen arabera (beharrizan pribatuak eta lana), Zergari buruzko Foru Arauko 60. artikuluko 2. idatz-zatiko b) letrako erregelen arabera egotzi behar dira (hau da, erdi bana, ibilgailua beharrizan partikularretarako eta lanerako erabiliz gero).
Erregela honen bidez ibilgailuari egozten zaizkion gastuak banakatu daitezke, baina erabilerak eragiten dituenei soilik aplikatu ahal zaie. Beraz, banakatu ezin diren gastuetan sartzen da eskuraketa-kostua edo enplegatzaileak ibilgailuaren lagapena lortzeko ordaindutako kopurua.