www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001581

Gauzazko errentak: 13/2013Foru Arauko 60. artikuluko 2. idatz-zatiko azken paragrafoak.


  
2016ko maiatzaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra arte sortutako etekinak.

Lanaren gauzazko etekina maileguak emanez lortzen bada, etekina zenbatekoa den zehazteko ordaindutako interesen eta aldi horretan diruak izan duen legezko interesaren arteko diferentzia kalkulatu behar da.

Hala ere, kreditu-entitateek beren langileei maileguak emateagatik ordaindutako gauzazko ordainsarien balioa honela kalkulatuko da:

Diruaren legezko interes-tasa merkatukoa baino baxuagoa bada, gauzazko ordainsaria ordaindutako interesaren eta legezko interesaren arteko aldearen arabera kalkulatuko da. Diruaren legezko interes-tasa merkatukoa baino altuagoa bada, ordainsaria ordaindutako interesaren eta merkatuko interesaren arteko aldearen arabera kalkulatuko da.

Honetarako, kontuan hartuta kreditu-entitateek nolako interes-tasak eskatzen dizkieten onurak eskaintzen dizkieten pertsona batzuei eta enplegatuei ematen dizkieten maileguetan ez dela berankortasunik gertatzen, hona hau hartuko da merkatuko interes-tasatzat:

  1. Etxebizitza erosteko maileguetan, hipoteka-bermea eduki zein ez, honako hauetatik txikiena:
    1. Etxebizitza askea erosteko norbanako egoiliarrei hiru urte edo gehiagorako ematen zaizkien hipoteka-bermedun maileguen urteko batez besteko interes-tasa haztatua. Tasa hori kalkulatzeko Espainiako Bankuak ekainaren 27an kreditu-entitateei eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei banku-zerbitzuen gardentasunaz eta mailegu-emaileen arduraz bidali zien 5/2012 Zirkularreko hamaseigarren arauko 4. puntuan eta 9. eranskinean xedatutako aplikatu behar da.
    2. Hamabi hilerako EURIBORari dagokion urteko batez besteko interes-tasa gehi 0,5 puntu portzentual(EURIBOR + 0,5).
  2. Kontsumorako maileguak direnean, honako bi hauetatik txikiena:
    1. Norbanako egoiliarrei urtebetetik hiru urtera bitarteko epealdirako ematen zaizkien mailegu pertsonalen(poliza zein finantza-efektuak) urteko batez besteko interes-tasa haztatua. Tasa hori kalkulatzeko Espainiako Bankuak ekainaren 27an kreditu-entitateei eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei banku-zerbitzuen gardentasunaz eta mailegu-emaileen arduraz bidali zien 5/2012 Zirkularreko hamaseigarren arauko 4. puntuan eta 9. eranskinean xedatutako aplikatu behar da.
    2. Hamabi hilerako EURIBORari dagokion urteko batez besteko korritu-tasa gehi 1,40 puntu portzentual(EURIBOR + 1,40).

Batera zein bestera, merkatuko interes-tasatzat ordainsaria eman den aurreko ekitaldiko urteko batez besteko interes-tasa hartuko da.

2022ko urtarrilaren 1etik sortutako etekinak.

Lanaren gauzazko etekina maileguak emanez lortzen bada, etekina zenbatekoa den zehazteko ordaindutako interesen eta aldi horretan diruak izan duen legezko interesaren arteko diferentzia kalkulatu behar da.

Hala ere, kreditu-entitateek beren langileei maileguak emateagatik ordaindutako gauzazko ordainsarien balioa honela kalkulatuko da:

Diruaren legezko interes-tasa merkatukoa baino baxuagoa bada, gauzazko ordainsaria ordaindutako interesaren eta legezko interesaren arteko aldearen arabera kalkulatuko da. Diruaren legezko interes-tasa merkatukoa baino altuagoa bada, ordainsaria ordaindutako interesaren eta merkatuko interesaren arteko aldearen arabera kalkulatuko da.

Honetarako, kontuan hartuta kreditu-entitateek nolako interes-tasak eskatzen dizkieten onurak eskaintzen dizkieten pertsona batzuei eta enplegatuei ematen dizkieten maileguetan ez dela berankortasunik gertatzen, hona hau hartuko da merkatuko interes-tasatzat:

  1. Etxebizitza erosteko maileguetan, hipoteka-bermea eduki zein ez, hamabi hilerako EURIBORari dagokion urteko batez besteko interes-tasa gehi 0,5 puntu portzentual (EURIBOR + 0,5), lehen hamabi hiletan izan ezik, aldi horretan EURIBOR + 0,6 aplikatuko baita.
  2. Kontsumorako maileguetan, hamabi hilerako EURIBORari dagokion urteko batez besteko interes-tasa gehi2,50 puntu portzentual (EURIBOR + 2,50).

Batera zein bestera, merkatuko interes-tasatzat ordainsaria eman den aurreko ekitaldiko urteko batez besteko interes-tasa hartuko da.

2024ko urtarrilaren 1etik sortutako etekinak.

Lanaren gauzazko etekina maileguak emanez lortzen bada, etekina zenbatekoa den zehazteko ordaindutako interesen eta aldi horretan diruak izan duen legezko interesaren arteko diferentzia kalkulatu behar da.

Hala ere, kreditu-entitateek beren langileei maileguak emateagatik ordaindutako gauzazko ordainsarien balioa honela kalkulatuko da:

Diruaren legezko interes-tasa merkatukoa baino baxuagoa bada, gauzazko ordainsaria ordaindutako interesaren eta legezko interesaren arteko aldearen arabera kalkulatuko da. Diruaren legezko interes-tasa merkatukoa baino altuagoa bada, ordainsaria ordaindutako interesaren eta merkatuko interesaren arteko aldearen arabera kalkulatuko da.

Honetarako, kontuan hartuta kreditu-entitateek nolako interes-tasak eskatzen dizkieten scoring-kalifikazio onena eta kreditu-eragiketetarako lotura handiak dituzten bezeroei eta enplegatuei ematen dizkieten maileguetan ez dela berankortasunik gertatzen, hona hau hartuko da merkatuko interes-tasatzat:

  1. Etxebizitza erosteko maileguen interes-tasa finkoa bada, eta hipoteka-bermea eduki zein ez, kreditu-kalitate handiko bezeroei (AAA, AA+ eta AA edo sektorean erabilera komunerako onartutako beste batzuk) helburu bererako eskainitako mailegua formalizatzeko edo berritzeko unean indarrean dagoen interes-tasarik onena, finantzaketa emateko denbora-epea kontuan hartuta.
  2. Etxebizitza erosteko maileguen interesa aldakorra bada, eta hipoteka-bermea eduki zein ez, 100eko 1,30eko tasa finkoa (oinarrizko 130 puntu) lehen 12 hilerako, eta hamabi hilerako EURIBORa gehi 0,2 puntu portzentual (EURIBOR + 0,2) bigarren urtetik aurrera.
  3. Kontsumorako maileguetan, hamabi hilerako EURIBORa gehi 1,90 puntu portzentual (EURIBOR + 1,90). Batera zein bestera, merkatuko interes-tasatzat ordainsaria eman den aurreko ekitaldiko urteko batez besteko interes-tasa hartuko da.

Aurreko apartatuetan aurreikusitakoak ezingo du inola ere eragin gauzazko ordainsariak balio negatiboak lortzea.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Gauzazko ordainsariak

Itzuli