www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001580

Lan-harreman bereziak: Zergaren gaineko Araudiko 13 B 1. artikulua


  
Jarraibidea:

Lan-harreman berezietatik lan-etekinak lortzen dituzten zergadunek kargatik salbuetsi ahal izango dituzte enpresak ordaintzen dituen egonaldi-gastuak. Hark ez baditu gastu horiek ordaintzen, zergadunek ezin izango dituzte beren diru-sarrerak murriztu kontzeptu horrengatik, etekin garbiak zehazteko.

47/2014 FD: 13, B, 1. art.

Mendeko lan-harreman berezietatik eratorritako lan-etekinak lortzen dituzten zergadunek (adibidez, merkataritzako ordezkariek) beren diru-sarrerak murriztu ahal izango dituzte beren zerbitzuak ematen dituzten enpresek berariaz ordaintzen ez dizkieten lokomozio- eta mantenu-gastuekin (betiere beren joan-etorrien errealitatea justifikatzen badute).

  1. Lokomozio-gastuengatik:
    • Garraiobide publikoak erabiltzen direnean, fakturaren edo agiri baliokidearen bidez justifikatzen den gastuaren zenbatekoa.
    • Bestela, egindako kilometro bakoitzeko 0,29 euro, gehi bidesaria eta aparkalekua.
  2. Mantenu-gastuengatik, eguneko 26,67 edo 48,08 euro, Espainiako lurraldean edo atzerrian egindako joan-etorrien arabera.
Egonaldi-gastuak kargatik salbuesteko
  • Nolanahi ere, enpresak ordaindu beharko ditu; ordaintzen ez baditu, ezin dira diru-sarreretatik murriztu.
  • Bizilekua edo lana duen udalerria ez den beste udalerri batean gaua eman izana: justifikatzen diren zenbatekoak.
Loturak

Auzendaritza Nagusiaren Jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli