www.bizkaia.eus/guregida
Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001577
Bekak, lanbide jarduera ala lan etekina?
 
Ikasketak egiteko ordaintzen diren kopuruak (laguntzak, bekak, etab.) PFEZren Foru Arauko 9. artikuluan ezarritakoari lotzen ez bazaizkio, PFEZen kargapeko (eta salbuetsi gabeko) eta haren konturako atxikipenen sistemaren menpeko etekinak izango dira jasotzailearentzat, norberaren lanaren etekin gisa zein lanbide-jarduera baten emaitza gisa.
- Ondoko kasuetan lanaren etekintzat hartuko dira:
- Beka lortzea eragiten duen jatorria edo erlazioa dela bide:
- emailearekin lan-erlazioa duten pertsonek lortzen dituztenak, edo haien (beka jasotzen duten enplegatuen) senitartekoek lortzen dituztenak.
- beka ematen duen administrazio erakunde edo organo bati funtzionario-erlazioaz loturiko pertsonek, edo haien senitartekoek (aurrean bezala), lortzen dituztenak.
- Emailearen eta bekadunaren artean ezartzen den lotura dela bide; hain zuzen ere, horrelako kasuetan beka batak bestearen jarraibideei kasu eginez egiten duen lanaren emaitzako etekina da.
- Bekadunaren eta emaileak izendatutako beste baten artean eratzen den lotura dela bide; horrelako kasuetan beka bekadunak beka-emaileak edo hark izendatutako norbaitek emandako jarraibideei kasu eginez egiten duen lanaren etekina da.
- Salbuespen gisa, beka lanbide-jarduera bati zuzenean lotutako ikasketak edo ikerketak egiteko eman bada, bekadunaren lanbide-jardueraren etekintzat jo behar da, haren lanbide-jarduerarako laguntzatzat har baitaiteke.
Loturak
Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak
Informazio gehiago
Itzuli