skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007982

2018ko urtarrilaren 5ean, KIABi atxikitako enpresaburu batek eragiketa bat egin zuen beste enpresari batekin, 5.000 euroko zenbatekokoa. Faktura 2018ko otsailaren 1ean jaulki zuen. Hala ere, 2018ko irailaren 15a arte ez zuen faktura kobratu eta ordainketa banku transferentziaz egin zen. Noiz eta nola erregistratu behar dira eragiketa horiek?

2018ko otsailaren 1eko datarekin jaulkitako fakturaren berri eman beharko da, 4 eguneko epean (otsailaren 7ra arteko epean). Fakturaren berri Jaulkitako fakturen erregistro liburuan jasotzen denean, araubide bereziaren “07” gakoa adierazi beharko da.

Faktura kobratutakoan eta kobratzen denetik egutegiko lau eguneko epean, informazioa eman beharko da Jaulkitako fakturen erregistro liburuko kobrantzen atalean eta, gainera, jatorrizko fakturaren identifikazio zenbakia adierazi beharko da: kobrantza data, kobratutako zenbatekoa, bankuko kontua edo kobratzeko era.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli