skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007976

Nola jaso behar dira sisteman beste entitate baten ondorengoa den entitate baten fakturazio erregistroak, sozietatea berregituratzeko eragiketei dagokienez?

Sozietate baten berregituratzea dela eta, entitate baten ondorengoa den beste entitate batek aurrekoaren fakturazio erregistroak jaso beharko ditu sisteman: IFZ + “izen abizenak edo sozietatearen izena”.

Oinordekoa den entitatearen jabetzapeko fakturen erregistro liburuan erregistratuko dira ondokoak:

  • Aurreko entitatea hartzailea den jasotako fakturak erregistratuko dira, aurretiaz erregistratu eta sailkatu ez badira, autolikidazioaren ondorioetarako.
  • Kutxako irizpidearen araubide bereziari lotutako jasotako fakturak, artean ordaindu ez badira: kasu horretan, fakturaren gaineko informazioa emango da berriro ere, eta ordainketen atalean, oinordekoa den entitateak egindako ordainketa baino ez da adieraziko.
  • Kutxako irizpidearen araubide bereziari lotutako jaulkitako fakturak, artean ordaindu ez badira: kasu horretan, fakturaren gaineko informazioa emango da berriro ere, eta kobrantzen atalean, oinordekoa den entitateak egindako kobrantza baino ez da adieraziko.
  • Aurreko entitateak egindako eragiketei dagozkien faktura zuzentzaileak.
  • Bidaiarien BEZ itzulketak: (bakarrik aurreko entitateak 2019-01-01 data baino lehen egindako salmentetan. Informazioa Aurreko entitateak 2019-01-01 datatik aurrera lehen egindako salmentei buruz:
    • Zenbateko negatiboa daukan faktura baten erregsitroa, aurreko entitateak egindako jatorrizko eragiketa batean sortutako BEZaren minorazioari dagokiona.
    • Aurrekoez gain, esportazioaren ondorioz, zerga oinarri salbuetsia daukan faktura berri baten erregistroa.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli