skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007973

BIHri heltzeko data urtarrilaren 1a ez bada, nola hornitu behar da ekitaldiaren hasieratik BIH erabiltzen den datara arte doan epealdiari buruzko informazioa?

Ekitaldian zehar, BIH erabili behar duten subjektu pasiboek ekitaldi horren hasieratik bertatik egindako eragiketa guztien fakturazio erregistroen berri eman behar dute sisteman.

Fakturazio erregistroen eskema edo diseinua BIH erabiltzen hasten denetik erabiliko diren erregistroen berdina izango da, baina balidazioak desberdinak izango dira eta, horiei esker, behar-beharrezkoa dena baino ez da jasoko, BEZ zergari buruzko FDren 63.3, 64.4 eta 66.3 artikuluek xedatutakoari jarraiki.

Erregistroen aurkezpena errazteko, nahitaezko eremuen balidazio eskemari eutsi zaio, honako berezitasun hauek aintzat hartuta:

  • Araubide bereziaren gakoa. “BIH erabiltzen hasi aurreko fakturak”, negozioa garatzeko lokal baten errentamendua izan ezean (hala bada, araubide bereziaren gakoak erabili beharko dira, informazio hori nahitaezkoa baita 347 ereduan).
  • Eragiketaren deskribapena: “BIH erabiltzen hasi aurreko ekitaldiari dagozkion eragiketen erregistroa”.
  • Jaulkitako fakturen erregistro liburua:
  • Sisteman jasotzen den eragiketa mota gorabehera (lotugabea, lotua, salbuetsia edo ez salbuetsia), nolanahi ere, lotutako eta salbuetsi gabeko faktura gisa jaso beharko da.

Jasotako fakturen erregistro liburua:

  • Kontabilitateko erregistro data: Bidalketa data.
  • Kuota kengarria: Etiketan, 0 adierazi behar da.

“BIH erabiltzen hasi aurreko beste faktura batzuk” gako berezia daukan erregistroa borondatezkoa da; hala, garapen teknikoak errazte aldera, informazioa helarazi ahalko da BIH erabiltzen hasten denetik baliatuko diren gako eta eduki berdinekin.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli