skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007967

Nola erregistratuko du faktura egileak faktura erraztuen ordez egindako faktura bat (4/2013 Foru Dekretuaren 7.2 artikulua)?

Halakoen berri “Faktura mota" izeneko blokean eman beharko da, “F3: fakturatutako eta aitortutako faktura erraztuen ordez jaulkitako faktura” gakoa erabiliz, eta “Ordeztuen datuak” izeneko eremuan, ordeztutako faktura erraztuak identifikatuko dira, zenbakia, seriea eta fakturaren data adierazita. Identifikazioa hautazkoa da.

“Ekitaldia” eta “Epealdia” deritzen eremuetan, jatorrizko faktura erraztuaren idazpena egin zeneko likidazio aldiari dagozkionak jaso beharko dira.

“F3” gakoak esan nahi du ez dela fakturak jasanarazitako BEZ zerga aintzat hartuko, jatorrizko faktura erraztuarekiko bikoiztasunak ekiditeko.

OHAR GARRANTZITSUA: Faktura erraztuaren ziozko ordainketa egiten bada (“F2” gakoa daukan erregistro negatiboa sortuta), horren ordez egiten den fakturaren berri eman beharko da “F1" Gakoa erabiliz.
Fakturaren jasotzaileari dagokionez, ikusi 4.3. galdera, maiz egiten direnekoetan.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli