skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007960

SII erabiltzen duten subjektu pasiboek IGIC edo IPSI zergen eraginpean dauden eragiketei buruzko informazioa eman behar dute?

Kasu honetan bakarrik: IGIC edo IPSIren eraginpeko eragiketa BEZaren eraginpean ez badago, kokalekuaren arauen arabera. Eragiketa Kanarietan, Ceutan edo Melillan dagoen establezimendu iraunkor baten bidez eginez gero, ez da egongo beraren berri eman beharrik.

“Araubide Bereziaren gakoa edo Transzendentzia” izeneko eremuan, 08 balioa adieraziko da eta “lotu gabeko” eragiketatzat erregistratuko dira Lotu gabeko zenbatekoa, kokaleku arauen arabera deritzon eremuan, baina ez da zerga horiei (IGIC edo IPSI) dagokien datuen berririk eman behar, ez baitira BEZ zergaren eraginpeko eragiketak.

  • 1. adibidea. SII darabilen eta zerga egoitza Bizkaian daukan enpresaburu batek Zuzenbide zerbitzuak eman dizkio Kanarietan bizi den profesional bati. IGIC zergari lotutako zerbitzugintza da, eta horren gaineko informazioa eman beharko da SII sistemaren bidez.
  • 2. adibidea. BIH darabilen eta zerga egoitza Bizkaian daukan enpresaburu batek salgaiak eskuratu ditu Kanarietan eta lurralde horretan saldu ditu. Kanarietan kokaturiko ondasunen ematea da, Zergaren Aplikazio Lurraldera ez baita eraman; beraz, IGIC zergaren eraginpekoa da eta horren berri eman beharko da BIH sistemaren bidez.

Ez da 08 gakoa erabiliko ZALetik Kanariar uharte, Ceuta eta Melillara garraiatutako ondasunen emateak direnean edo, lurralde horietatik etorri eta ZALen eskuratutako ondasunak direnean. Halakoak esportaziotzat sailkatu behar dira (araubide bereziaren gakoa: 02) eta inportaziotzat, hurrenez hurren (faktura mota: F5).

Gogorarazi behar dugu, Espainian, zergaren aplikazio lurraldeak (ZAL) penintsula eta Balear uharteak aintzat hartzen dituela.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli