skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007959

Bada berezitasunik Erabilitako Ondasunen Araubide Bereziaren eraginpeko eragiketak erregistratzerakoan?

“Araubide bereziaren gakoa edo Transzendentzia” izeneko eremuan, 03 balioa adieraziko da.
Eragiketa mota horiek dokumentatzen dituzten fakturek ez dute jasanarazitako kuota era bereizian jasotzen.

Ondorioz, Jaulkitako fakturen erregistro liburuan, salbuetsita ez dauden eraginpeko eraiketak direnean, eragiketa “S1” gakoa erabiliz sailkatuko da eta “fakturaren guztizko zenbatekoa" adierazi beharko da, zerga oinarria zero dela eta tasaren nahiz kuotaren eremuak hutsik utziko direla.

Jasotako Fakturen Erregistro Liburuan, zero adieraziko da zerga oinarrian eta kontraprestazioaren guztizkoa fakturaren guztizko zenbatekoa izango da. Ez da zenbatekorik nahitaez adierazi behar “Zerga tasa" eta “Jasandako kuota” eremuetan; “Kuota kengarria” izeneko eremuan, berriz, zero adieraziko da.

Enpresaburuak Erabilitako Ondasunen Araubide Bereziaren arabera adierazi diren norbanakoei egindako erosketen egiaztagiriak, norbanakoek sinatutakoak, F6 gakoa erabiliz bidali ahalko dira: “Kontabilitateko egiaztagiriak”.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli