skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007913

Nola aplikatzen da aurreko ekitaldietako zerga-oinarri negatiboen konpentsazio-muga?

Sozietateen gaineko zergari buruzko 11/2013 Foru Arauak 55.1. artikuluan xedatutakoarekin bat, zerga-oinarri negatiboak likidatu edo autolikidatu badira, ondoz ondoko hurrengo hogeita hamar urteetan amaitzen diren zergaldietako errenta positiboekin konpentsa daitezke. Muga konpentsazioaren aurretiazko zerga-oinarri positiboaren 100eko 50 izango da. Foru arau honek 13. artikuluan definitzen dituen mikroenpresa eta enpresa txikien kasuan, muga 100eko 70 da.

Horrez gain, zerga-oinarri negatiboen konpentsazioaren muga ez da aplikagarria, zergadunaren hartzekodunekin akordioa lortu ostean, kita edo itxaroteei dagozkien errentaren zenbatekoaren kasuan.

Beraz, laguntza-programak “aurreko ekitaldietako zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa” partida kontrolatuko du, konpentsa daitekeen gehieneko zenbatekoa ez gainditzeko.

Bestalde, mugak ez dira aplikatuko entitatea desagertzen den zergaldian, hori 11/2013 Foru Arauak VI. tituluko VII. kapituluan xedatzen duen zerga-araubidea aplikatu behar zaion birmoldaketa-eragiketa baten ondorioz gertatzen denean izan ezik .

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli