skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007559

“n-1” ekitaldian zerga-baterakuntzako talde bateko partaide izan den “X” erakundea “n” ekitaldian inongo taldetan ez badago, “n” ekitaldian ordainketa zatikatua egin beharrean al dago “X” erakunde hori?


  

Bai.

Nola kalkulatuko du ordainketa zatikatua X erakundeak?

Kalkulurako kontuan hartu beharreko oinarria, zergak bere kontura ordaindu izan balitu zegokiokeena izango da; hau da, (n-1) ekitaldiari dagokion 200 ereduan ageri den zerga-oinarria hartuko da kontuan.

Nola kalkulatzen da taldearen ordainketa zatikatua?

X erakundeak zerga-oinarri bateratuari egiten dion ekarpena kendu beharko litzateke zerga-oinarri horretatik.

Baztertzea ordainketa zatikatua egin aurretik gertatzen bada, ez da kontuan hartu behar baztertutako erakundeak egin beharko lukeen ordainketa. Geroago baztertuz gero, baztertutako erakundeak bere gain hartuko du dagokion ordainketa zatikatuaren zenbatekoa.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli