skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006958

Nola erregistratzen dira, BIH sistemaren bidez, kutxa irizpidearen araubide bereziko eragiketak?

Araubide bereziaren “07” gakoa jarri behar da.

Gainera, kutxa irizpidearen araubide bereziko eragiketei dagozkien kobrantzak edo ordainketak egitean, eremu hauek bete beharko dira:

Kobrantzak: kobrantza data, kobratutako zenbatekoak, erabilitako kobrantza bidea, banku kontua. Ordainketak: ordainketa data, ordaindutako zenbatekoak, erabilitako ordainketa bidea, banku kontua.

Ordainketa edo kobrantza bidea balio hauetako bat erabilita adieraziko da:

  • 01: Transferentzia
  • 02: Txekea
  • 03: Ez da kobratzen edo ordaintzen (sortzapenaren azken eguna/nahitaezko sortzapena hartzekodunen konkurtsoan).
  • 04: Kobrantza edo ordainketako beste bide batzuk.
  • 05: Banku helbideratzea.

Eragiketa horiei buruzko informazioa epe orokorretan emango da, eragiketa horiei araubide berezia aplikatu izan ez balitzaie bezala. Dena den, horrek ez du eragozten eragiketa horiek egiten direnean kobrantza edo ordainketa osoei edo partzialei buruzko datuak dena delako Liburuan betetzea (fakturari buruzko informazioa jatorrizko fakturaren gako bakarrarekin bidalita).

Kutxa irizpidearen araubide berezia aplikatzen duen hornitzaile batek bidalitako faktura bati alta emateko, lehendabizi, A0 fakturari alta emango zaio jasotako fakturen erregistro Liburuan eta, ondoren, beste eskaera bat bidaliko da ordainketei buruzko informazioarekin batera.

BIH erabiltzen hasi aurreko fakturei buruzko informazioa

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli