skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006954

Nola erregistratzen da araubide bereziaren gako desberdina duten eragiketak hartzen dituen faktura bat?

Sistemak gako hauek konbinatzeko aukera ematen du:

Gako bateragarriak
07 - Kutxa irizpidearen araubide berezia
  • 01 - Araubide orokorra
  • 03 - Ondasun erabilien araubide berezia
  • 05 - Bidaia agentziak
  • 12 - Negozio lokalaren errentamendua
05 - Bidaia agentzien araubide berezia
  • 01 - Araubide orokorra
  • 06 – Maila aurreratuko BEZ taldearen araubide berezia
  • 07 - Kutxa irizpidea araubide berezia
  • 08 - Kanarietako zeharkako zerga orokorrari edo produkzioaren, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zergari lotutako eragiketak
  • 12 - Negozio lokalaren errentamendua
12 - Errentamendua
  • 05 - Bidaia agentziak araubide berezia
  • 06 - Maila aurreratuko BEZ taldearen araubide berezia
  • 07 - Kutxa irizpidea araubide berezia
  • 08 - Kanarietako zeharkako zerga orokorrari edo produkzioaren, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zergari lotutako eragiketak
03 - Erabilitako Ondasunen Araubide Berezia
  • 01 – Araubide orokorra
01 – Araubide orokorra
  • 08 - IGIC, IPSI zergei lotutako eragiketak

07 gakoa (Kutxa irizpidea) informatu beharreko lehendabiziko gakoa izan behar da beti.

05 gakoa (Bidaia agentziak) informatu beharreko lehendabiziko gakoa izan behar da, salbu eta 07 gakoa (Kutxa irizpidea) erabiltzen bada.

06 gakoa (BEZeko entitate taldeen araubide berezia - maila aurreratua) informatu beharreko lehendabiziko gakoa izan behar da, 12 gakoa erabiltzen denean.

03 gakoa (Erabilitako ondasunen, arte gauzen, antzinako gauzen eta bildumako gauzen araubide berezia) lehena izna behar da informazioa ematerakoan 01 gakoarekin batera agertzen denean.

Konbinazio horren ondorioz, ez da zertan zenbatekoak gako bakoitzerako xehatu, baina bai, ordea, gako bakoitza kontuan hartuta informatu beharreko eremu gehigarriak aintzat hartu behar dira.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli