skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006951

Zer informazio jarri behar da “Likidazio aldia” blokean?

Erregistratu den eta kenkaria egitea ahalbidetzen duen faktura jaso den ekitaldia eta epealdia.

Adibidea: A enpresak erosketa baten faktura bat jaso du 2018/02/22an, eta 2018/03/05ean kontabilizatu du. Erosketa urtarrilean egina da, eta fakturaren data 2018/01/30a da. Datuak, zer epetan eman behar dira berehalako informazio hornidurako sistemaren bidez (BIH)? Zer Liburutan erregistratu behar da eragiketa?

Datuak kontabilitateko erregistroaren dataren ondorengo 4 egunen barruan eman behar dira: 2018/03/09raino. Eragiketa 02 epealdian (2018ko ostaila) jasotako fakturen Liburuan adierazi behar da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli