skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006945

Nola erregistratzen da inportazio bat?

Eragiketa Jasotako fakturen erregistro liburuan jasoko da "F5" faktura motaren gakoa erabiliz.

Faktura zenbaki eta faktura data gisa, administrazio agiri bakarrean bertan ageri diren erreferentzia zenbakia eta aduana administrazioaren onartze data adierazi beharko dira, hurrenez hurren. Beste alde batetik, fakturaren zehaztapenak (mota, zerga oinarria eta jasandako kuota) adierazi beharko dira eta "Kuota kengarria” izeneko eremua bete beharko da.

Hornitzaileari dagozkion identifikazio datuetan, inportatzailearen eta erregistro liburuaren jabearen datuak adieraziko dira.

Inportazioei dagozkien datuak hornitzerakoan, aintzat hartu beharko dira ondoko zehaztapenak:

  • “Zerga oinarri” gisa merkantziaren aduanako balioa adieraziko da, eta horri honako zenbateko hauek gehituko zaizkio: aplikazio eremutik kanpo sortutako kargena, inportazioaren ziozko kargena, aduanako balioa osatzen ez duten gastu osagarriena, hots, Erkidegoaren barruko lehen iriste lekuraino sortzen diren gastuena (Zerga oinarria, administrazio dokumentu bakarraren 47. laukia).
  • “Zerga kuota” gisa, ordaindu beharreko zenbatekoa adieraziko da.

Administrazio dokumentu bakarra onartu ondoko gastuak, inportazioaren ziozko BEZaren zerga oinarrian aintzat hartu ez direnak, faktura bereizi moduan erregistratuko dira.

Garraio bitartekariaren fakturari gagozkiola, bere zerbitzu prestazioari dagokion zatia baino ez da erregistratuko (ez bezeroari gastu osagarri gisa galdatzen zaion inportazioaren ziozko BEZaren zenbatekoa).

Administrazio dokumentu bakarra erregistratzen denean, ez da beharrezkoa atzerriko hornitzailearen faktura erregistratzea, faktura hori aurretiaz jaso ez bada, behintzat.

Nolanahi ere, faktura horri lotutako datuak erregistratzen badira, “F6” faktura motaren gakoa erabiliz adieraziko da -Kontabilitateko egiaztagiriak) eta 13 gakoa erabiliz -”Inportazio bati lotutako faktura (administrazio dokumentu bati lotu gabe informatua)- “Araubide bereziko gakoa” izeneko aukera zabalgarrian.
“Zehaztapena” blokearen barruko “Jasandako kuota” izeneko eremua ez da bete beharko eta “Kuota kengarria" izeneko eremuan, “0” adieraziko da.

Adibidea:

Inportazio eragiketa bat gauzatu da Bilboko aduanaren bitartez eta, horren zioz, ondoko fakturak jaulki dira:

  1. AEBetako hornitzailearen faktura, 10.000 USDko zerga oinarria duena, hau da, 6.719,55 eurokoa.
  2. Estatuko garraio bitartekariaren faktura, ondoko zenbatekoak jasotzen dituena:
  • Aduanan likidatutako inportazioaren zerga oinarria (ADBren 47. laukia).- 7.250,00 €
  • Hornitzailearen faktura - ..................6.719,55 €
  • Gainerako kontzeptuak (1)..................... 530,45€
  • Garraio bitartekariaren prestazio salbuetsia (2).............. 300,00€
  • (1) Kargak, gastu osagarriak eta beste, Europako Erkidegoaren barruko lehen iriste tokirainokoak.
  • (2) BEZ zergaren 1994/7 Foru Arauaren 64. Artikulua.
  • Inportazio BEZaren kuota………………………………. 1.522,50 €
  • Garraio bitartekariaren zerbitzu prestazioaren zerga oinarria....... 500,00 €
  • Kuota ................................................................................. 105,00 €

Jasotako fakturen erregistro liburuan, ondoko idazpenak jaso behar dira:

  1. Administrazio dokumentu bakarra; hala, identifikazio zenbaki gisa ADBren erreferentzia zenbakia adieraizko da, zerga oinarria: 7.250 € eta kuota: 1.522,50 € (ez da atzerriko hornitzailearen faktura erregistratuko).
  2. Garraio bitartekariaren faktura. Horri dagokionez, lotutako eta salbuetsi gabeko zerbitzu prestazioa baino ez da jaso beharko, honela: zerga oinarria (500 €) eta kuota (105 €).

Garraio bitartekariak fakturatuko beste kontzeptu batzuk, hala nola inportatzailearen kontura egindako ordainketak edo gastu osagarriak, ez dira erregistratuko.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli