skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006944

Nola erregistratzen dira Ondasun eta Zerbitzuen Natasun Barruko Eskurapenak?

Batasuneko hornitzailearengandik jasotako faktura erregistratzeko, jasotako fakturen erregistro Liburuan adieraziko da faktura, eta bertan identifikatuko egoitza herrialdeko identifikazio moten eremuan (“IDType”) 2 gakoa eta “ID” eremuan haren batasun barruko operadore zenbakia jarrita. “Herrialde kodea” eremua ez da derrigorrezkoa izango.

“Araubide Bereziaren Edo Zerga Garrantziaren Gakoa” eremuan, 09 balioa jarriko da. Bestetik, faktura horretan jasandako kuota kalkulatu eta adierazi beharko da, bai eta “kuota Kengarria” eremua bete ere.

Kasu horietan, ez da informatu behar “Subjektu Pasiboaren Alderanzketa” eremua beteta, bakarrik erabiliko baita aitortzailea zergaren subjektu pasiboa denean BEZaren 7/1994 Foru Arauaren 84.Bat artikuluko 2. eta 4. zenbakietan xedatutakoaren arabera, baldin eta jatorria ondasun eta zerbitzuen batasun barruko eskurapenak ez diren eragiketak badira.

Ez du inolako daturik erregistratuko egindako fakturen erregistro Liburuan.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli