skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006937

Zer agiri erregistratzen dira faktura motaren “F6: Kontabilitateko frogagiriak” gakoa erabilita?

Bi agiri mota dira:

  • Eragiketaren kontabilitate idatzoharraren euskarri den edozein agiri, eragiketa Batasunean establezimendurik ez duen enpresari edo profesional batek egiten duenean (4/2013 Foru Dekretuaz onartutako Fakturazio Erregelamenduko 2.4 artikulua).
  • Fakturatzat hartu ez arren kenkarirako eskubidea ematen duten agiriak. Liburuaren titularrak ematen dien zenbakiarekin erregistratuko dira; zenbaki hori ezin da izan data eta egile berarekin jadanik informatuta dagoen beste baten berdina.

Adibideak: ondasun higiezin baten salerosketako eskritura publikoa, fakturarik egin ez denean; Fakturazio Erregelamenduak 16.1 artikuluan aipatutako nekazaritza, basogintza edo arrantzako konpentsazioen ordainagiriak.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli