skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004935

13/2013 Foru Araua, 28. XG: mendeko finantza ekarpenen, lehentasuneko partaidetzen eta mendeko zorren errentak. Beste alderdi garrantzitsu batzuk.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hogeita zortzigarren xedapen gehigarrian etekin negatiboen integraziorako eta konpentsaziorako ezarritako araubidea ez da aplikatu behar nahitaez.

Baterako tributazioan Zergaren arau orokorrak aplikatzen dira; hala ere, kontuan eduki behar da abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hogeita zazpigarren eta hogeita zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoa. Horrenbestez, xedapen gehigarri horiek aplikatu behar direnean, beraietan aipatzen diren etekin negatiboak eta ondare-galerak familia unitateko beste kide batzuen etekinekin edo irabaziekin konpentsatu ahal izango dira.

Saldo negatibotik zenbat dagokien lehentasuneko partaidetzen errentei, mendeko zorrei edo titulu horiek berrerosi eta harpidetuta edo trukatuta jasotako baloreei zehazteko, baldin eta saldo negatiboaren zenbatekoa kalkulatzeko hartu beste mota batzuetako errentak badira kontuan eta gero konpentsazio partziala aplikatu bazaio, konpentsazioa lehenbizi beste errenta horiei dagokien saldo zatiari aplikatu zaiola pentsatuko da.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Zerga Oinarriaren konpentsazioak

Itzuli