skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003909

Zergapekoak BEZeko baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian egiten du bere jarduera. 2018ko otsailaren 2ko salgai salmenten erregistroa. Salmenten faktura erraztuek 100etik 175era bitarteko zenbaki bana dute. Guztira 1.210 euroko zenbatekoa dute: 1.000 euroko zerga-oinarria gehi jasanarazitako BEZaren 210 euroko kuota.

Txikizkako denda baten eguneko salmentak erregistratzeko Sarrerak eta emandako fakturak atalera sartuko gara. Honelako idatzoharrak errazteko, erregistro mota gisa “laburpen-idazpena” hautatuko dugu; hartzailearen identifikazioa nahitaezkoa ez den kasuetan (faktura erraztuak) erabili ahal izango dugu, betiere sarrera KPOko kontuen taulako kontzeptu berari badagokio, egun berean emandako fakturetarako, eta faktura horietako BEZaren guztizko zenbatekoa 6.000,00 eurotik gorakoa ez bada.

Eremu hauek bete behar dira:

  • Datu orokorrak
    • Eragiketa mota: Faktura behar duten sarrerak/salmentak/ bestelako eragiketak.
    • Erregistro mota: laburpen-idazpena x Faktura erraztua, hartzailearen IFZrik gabekoa.
  • Identifikazio-datuak (aitortutako bezeroarenak eta fakturarenak)
    • Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: AITORTUA EZEZAGUNA DA
    • Eragiketaren data: 2018/02/02
    • Hasierako fakturaren zk.: 100
    • Amaierako fakturaren zk.: 175
    • Metatutako fakturen kop.: 76
  • Datu ekonomikoak
    • Jarduera: 164500 TXIKIZKAKO MERK., ARDOA ETA DENET. EDARIAK
    • KPOko kontua: 700 SALGAIEN SALMENTA
    • Sarreren zenbatekoa: 1.210,00
    • PFEZen zenbatu beharreko sarrera: 1.210,00
    • BEZaren oinarria:
    • BEZaren tasa: %21
    • Jasanarazitako BEZaren kuota:
    • Fakturaren zenbatekoa: 1.210,00

Txikizkako dendako salmentaren laburpen-idazpena

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Salmentak edo sarrerak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli