skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003908

Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera. 2013-06-30ean erosi eta jarduerari atxikitako lokal baten salmentaren faktura erregistratzea. Irabazia kontabilitate ondorioetarako: 115.000,00 €. Lokala Ignacio Ercilla Harori (IFK/IFZ: 11b) saldu zaio eta 150S zenbakiko faktura igorri zaio 2018ko otsailaren 2an. Fakturaren guztizko zenbatekoa: 200.000,00 €.

Bigarren eskualdaketa denez, eragiketa BEZetik salbuetsita dago.

Eroslea enpresaburua edo profesionala bada eta lokala bere jarduerari atxikitzen badio, BEZaren salbuespenari uko egin ahalko litzaioke, subjektu pasiboaren inbertsioa egongo litzateke eta eskualdatzaileak ez luke BEZik jasanarazi beharko.

Lehenengo eta behin Sarrerak eta emandako fakturak atalean sartu behar gara eta idatzohar hauek egin:

  1. Atxikitako ibilgetuaren salmentaren faktura erregistratu.
  2. Lokalaren eskualdaketa ere erregistratu, informazio osagarri gisa.
  3. Eskualdaketan lortutako ondare-irabazia erregistratu, halakorik bada (galera balitz, erregistro bera egingo litzateke gastuen eta jasotako fakturen kapituluan).

Bigarrenik, atxikitako edo inbertsio ondasunen kapitulura jo behar dugu eta baja eman behar diogu eskualdatuko den lokalari. (Ikus ondasunaren bajaren adibidea)

Eremu hauek bete behar dira:

  1. Atxikitako ibilgetuaren salmentaren fakturaren erregistroa:
    • Datu orokorrak
      • Eragiketa mota: lotuitako edo inbertsio ondasunen faktura
      • Erregistro mota: faktura.
      • Eragiketa bereziak: (zehaztu gabe)
    • Identifikazio-datuak (aitortutako/ bezeroarenak eta fakturarenak)
      • Aitortutako bezeroaren identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio.
      • Aitortuaren IFZ: 11B
      • Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: IGNACIO ERCILLA HARO
      • Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: 150S
      • Emate-data: 2018/02/02
    • Datu ekonomikoak
      • Jarduera: 241100 ARKITEKTOAK
      • BEZaren oinarria: 200.000,00
      • BEZaren tasa:
  2. Lokalaren eskualdaketaren erregistroa, informazio osagarri gisa.
    • Datu orokorrak

      Eragiketa mota: BEZaren lotutako higiezin-eskualdaketak

    • Identifikazio-datuak (aitortutako bezeroarenak eta fakturarenak)
      • Aitortutako bezeroaren identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio.
      • Aitortuaren IFZ: 11B
      • Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: IGNACIO ERCILLA HARO
      • eragitekaren-data: 2018-02-02
    • Datu ekonomikoak
      • Jarduera: 241100 ARKITEKTOAK
      • Jasotako zenbatekoa: 200.000,00
  3. Eskualdaketan lortutako ondare-irabaziaren erregistroa:
    • Datu orokorrak
      • Eragiketa mota: sarrerak/salmentak/faktura edo bestelako ordainagiririk behar ez duten beste eragiketa batzuk.
      • Erregistro mota: (zehaztu gabe).
      • Eragiketa bereziak: (zehaztu gabe)
    • Identifikazio-datuak (aitortutako bezeroarenak eta fakturarenak)

      Eragitekaren-data: 2018/02/02

    • Datu ekonomikoak
      • Jarduera: 241100 ARKITEKTOAK
      • KPOko kontua: 771 Ibilgetu materialetik datozen mozkinak
      • Sarreren zenbatekoa: 115.000,00

Atxikitako ibilgetuaren salmentaren fakturaren erregistroa

Lokalaren eskualdaketaren erregistroa, informazio osagarri gisa

140

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Lokalaren salmenta

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli