skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003905

Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera, eta zuzeneko zenbatespen arruntaren bidez zehazten ditu bere etekinak PFEZean. Faktura honen erregistroa: 2018ko otsailaren 2ko data duen 150s zenbakiko fakturaeta , Zubia SA enpresari (IFK/IFZ: A48766695) 2018ko ekainaren 30ean egingo zaion zerbitzuarengatik jasotako aurrerakinarena. Guztira 1.210 euroko zenbatekoa du: 1.000 euroko zerga-oinarria eta jasanarazitako 210 euroko BEZa.

Kobrantza aurreratuak erregistratzeko, Sarrerak eta emandako fakturak kapitulura sartu behar da. Zerbitzua egin ondoren guztizko kontraprestazioaren faktura berria jasotzen denean, berriro egin beharko da idatzoharra kapitulu honetan, PFEZerako guztizko diru-sarrera eta sortutako BEZari dagokion zatia zenbatzeko.

Eremu hauek bete behar dira:

  • Datu orokorrak
    • Eragiketa mota: PFEZen zenbatu beharreko sarrerarik ez dakarren faktura
    • Erregistro mota: faktura
    • Eragiketa bereziak: (zehaztu gabe)
  • Identifikazio-datuak (aitortutako bezeroarenak eta fakturarenak)
    • Aitortuaren IFZ: A48766695
    • Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: ZUBIA SA
    • Fakturaren identifikazioa: 150S
    • Emate-data: 2018-02-02
  • Datu ekonomikoak
    • Jarduera: 241100 ARKITEKTOA.
    • Sarreren zenbatekoa:
    • BEZaren oinarria: 1.000,00
    • BEZaren tasa: %21
    • Jasanarazitako BEZaren kuota: 210,00
    • Fakturaren zenbatekoa: 1.210,00

Kobrantza aurreratua

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Salmentak edo sarrerak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli