skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003903

Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera. Faktura honen erregistroa: 2018ko otsailaren 3ko data duen 2R zenbakiko faktura zuzentzailea, Mari S.A. enpresak (IFK/IFZ: A48766695) egina, BEZa okerreko kuotarekin jasanarazi delako; %21eko kuotaren ordez %10ekoa aplikatu behar zen. Oker emandako 150S fakturaren zerga-oinarria 1.000,00 eurokoa izan zen, eta aldez aurretik sarreren eta emandako fakturen kapituluan erregistratu genuen “7” zenbakiko idatzoharrean.

Salgaien salmentaren faktura zuzentzaile bat erregistratzeko Sarrerak eta emandako fakturak atalera sartu behar da. Fakturazio betebeharrei buruzko araudiak dioenez, faktura kontsignatu ahal izango da zuzenketaren zenbatekoa adieraziz, horren zeinua edozein izanda ere, edo bestela, egindako zuzenketaren ondoren geratzen den bezala, eta kasu horretan ere zuzenketaren zenbatekoa adierazi behar da.

Kasu praktiko honetan emate-data eta eragiketaren data ez dira berdinak: emate-data faktura zuzentzailearen data da eta eragiketaren data faktura zuzenduarena da.

Eremu hauek bete behar dira:

  • Datu orokorrak
    • Eragiketa mota: PFEZen zenbatu beharreko sarrerarik ez dakarren faktura
    • Erregistro mota: faktura zuzentzailea.
    • Eragiketa bereziak: (zehaztu gabe)
  • Identifikazio-datuak (aitortutako bezeroarenak eta fakturarenak)
    • Aitortutako bezeroaren identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio.
    • Aitortuaren IFZ: A48766695
    • Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: MARI S.A.
    • Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: 2R
    • Emate-data: 2018/02/03
  • Datu ekonomikoak
    • Jarduera: 164500 TXIKIZKAKO MERK., ARDOA ETA DENET. EDARIAK
    • Faktura zuzenduaren zk.: 150S
    • Emate-data: 2018-02-02
    • Idatzoharraren zenbakia: 7
    • BEZaren oinarria:
    • <BEZaren tasa: %10
    • Jasanarazitako BEZaren kuota: -110,00
    • Fakturaren zenbatekoa: -110,00

Sarrerenneta egindako fakturen kapitulua

Pantaila 2: Sarreren eta egindako fakturen kapitulua (2)

Pantaila 3: Sarreren eta egindako fakturen kapitulua (3)

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Faktura zuzentzailea

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli