skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003902

Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera. Faktura honen erregistroa: 2018ko otsailaren 3ko data duen 2R zenbakiko faktura zuzentzailea, Mari S.A. enpresak (IFK/IFZ: A48766695) egina, 100, euroko balioa (BEZik gabe) duten salgaiak itzuli direlako. 150S faktura zuzenduaren zerga-oinarria 1.000,00 eurokoa izan zen eta aldez aurretik sarreren eta emandako fakturen kapituluan erregistratu genuen “7” zenbakiko idatzoharrarekin.

Salgaien salmentaren faktura zuzentzaile bat erregistratzeko Sarrerak eta emandako fakturak kapitulura sartu behar da. Fakturazio betebeharrei buruzko araudiak dioenez, faktura kontsignatu ahal izango da zuzenketaren zenbatekoa adieraziz, horren zeinua edozein izanda ere, edo bestela, egindako zuzenketaren ondoren geratzen den bezala, eta kasu horretan ere zuzenketaren zenbatekoa adierazi behar da.

Kasu praktiko honetan emate-data eta eragiketaren data ez dira berdinak: emate-data faktura zuzentzailearen data da eta eragiketaren data faktura zuzenduarena da.

Eremu hauek bete behar dira:

  • Datu orokorrak
    • Eragiketa mota: sarrerak/salmentak/faktura behar duten beste eragiketa batzuk.
    • Erregistro mota: faktura zuzentzailea.
    • Eragiketa bereziak: (zehaztu gabe)
  • Identifikazio-datuak (aitortutako bezeroarenak eta fakturarenak)
    • Aitortutako bezeroaren identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio.
    • Aitortuaren IFZ: A48766695 /li>
    • Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: MARI S.A.
    • Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: 2R
    • Emate-data: 2018/03/02
  • Datu ekonomikoak
    • Jarduera: 164500 TXIKIZKAKO MERK., ARDOA ETA DENET. EDARIAK
    • KPO: 708 SALMENTETAKO ETA ANTZEKO ERAGIKETETAKO ITZULKETAK.
    • Faktura zuzenduaren zk.: 150S
    • Emate-data: 2018-02-02
    • Idatzoharraren zenbakia: 7
    • Sarreren zenbatekoa: -100,00
    • Sarrerak PFEZerako: -100,00
    • BEZaren oinarria: -100,00 BEZaren tasa: %21
    • Jasanarazitako BEZaren kuota: -21,00 Fakturaren zenbatekoa: -121,00

Pantaila 1: Sarreren eta egindako fakturen kapitulua

Pantaila 2: Sarreren eta egindako fakturen kapitulua (2)

 

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Faktura zuzentzailea

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli