skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003808

Pertsona fisiko bat enpresa jarduera batean aritu da 2012ko ekitaldian eta horri esker lortu dituen sarrerak 34.000 € izan dira guztira. Urte horretako azaroan baxa eman dio jarduerari. 2013ko urtarrilean alta eman dio lanbide jarduera bati eta horren bidez 5.000 € lortu ditu guztira. Jarduera horretan jarraitzen badu, eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztu beharko du, kontuan izanik 2012ko ekitaldiko sarrerak horretatik salbuetsita egoteko muga gainditu duela?

Ez. Izan ere, 2014an eta 2015an ez da aritu 2012ko ekitaldirako erreferentziatzat hartu beharreko enpresa jardueran. 2013ko sarrerak ez dira izan 6.000 € baino gehiago, hau da, ez du gainditu lanbide jardueretan aritu direnek eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztu behar izateko ezarritako muga, eta ondorioz ez dauka liburu hori arteztu beharrik.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

2014an eta 2015ean ez behartuak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli