skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003794

2012an bi jarduera egin badira, hain zuzen ere lanbide jarduera bat zuzeneko zenbatespenaren araubidean (sarrerak, guztira, 6.000 euro baino gehiago) eta beste jarduera bat modulukako zenbatespen objektiboaren araubidean… a) 2014an eta 2015an eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztu behar da? b) Eta lanbide jardueraren sarrerak 6.000 eurotik gorakoa izan ez badira?

  1. Bai, ez baitago salbuespenik, lanbide jardueraren guztirako sarrerak 6.000 euro baino gehiago izan dira eta. Gainera, bi jardueretako eragiketak liburu bakar batean ezarri behar dira, behar bezala identifikatuta.
  2. Ez. Kasu honetan zergapekoak ezarritako betekizunak betetzen ditu eta ez dauka liburua arteztu beharrik.
Loturak

44/2013 Foru Dekretua, lehenengo xedapen iragankorra (144/2014 Foru Dekretuak aldatua)

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli