skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002715

Zer da 4/2019 Foru Arauko zerga-araubide berezia?

1/2004 Foru Arauko zerga-araubide berezia onura publikokotzat jotako irabazteko asmorik gabeko erakundeei bakarrik aplikatuko zaie, baldin eta araubide berezi hori aplikatzea hautatzen badute, 036 ereduko 156 laukia markatuz, eta 4/2019 Foru Arauko 5. artikuluan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.

Aukera (036 ereduko 156 laukia) aplikatuko da, hain zuzen ere, aukera hori aurkeztu ondoren amaitzen den zergaldian eta hurrengoetan, aukera horri uko egiten ez bazaio.

Ukoa (036 ereduko 157 laukia), gutxienez, zergaldia hasi baino hilabete lehenago aurkeztu behar da.

Erakundeok errenta salbuetsiak zein ez salbuetsiak deklaratu behar dituzte.

Errenta salbuetsiak hauek dira:

  • Emariak eta dohaintzak.
  • Elkartuek, laguntzaileek, eta abarrek ordaindutako kuotak.
  • Diru-laguntzak, salbuetsi gabeko ustiapen ekonomikoak finantzatzeko ematen direnak izan ezik.
  • Erakundearen ondare higigarriaren (dibidenduak, interesak, etab.) zein ondare higiezinaren ondoriozko errentak.
  • Ondasun-eskubideak eskualdatzearen ondoriozkoak.
  • Salbuetsitako ustiapen ekonomikoetan lortutako errentak:
    1. Erakundearen helburuak betetzeko egiten direnenak.
    2. Ustiapen lagungarri edo osagarri hutsak direnetakoak, baina lotura badute erakundearekin xedearekin (hau da, erakundearen eragiketen bolumen osoaren % 30 gainditzen ez dutenak). Eragiketen zenbatekotzat honako hau joko da: subjektu pasiboak, bere jardueran egindako ondasun-emateak eta zerbitzuak direla-eta, ekitaldi batean hartutako kontraprestazioen guztirako zenbatekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta baliokidetasun-errekargua kenduta, halakorik badago.
    3. Garrantzi txikikoak, ez dute zerikusirik elkartearen helburuekin (guztira, 50.000,00 euro baino txikiagoak badira; handiagoak balira, zergapeko errentak lirateke).
  • Eragiketen bolumena honako hau da: subjektu pasiboak, bere jardueran egindako ondasun-emateak eta zerbitzuak direla-eta, ekitaldi batean hartutako kontraprestazioen guztirako zenbatekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta baliokidetasun-errekargua kenduta (11/2013 Foru Arauko 5. artikulua).
  • Kontabilitateko doikuntzak egin ondoren geratzen diren errenta ez salbuetsiengatik bakarrik tributatuko dute.

Zerga-tasa % 9 da.

Loturak

4/2019 Foru arauko 5 eta 8 artikuluak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli