skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002713

Nola eskatzen dute IFZ Irabazteko asmorik gabeko elkarteek?

Irabazteko asmorik gabeko erakundeek IFZ eskatu behar dute, 036 eredua erabiliz.

  • Irabazteko asmorik gabeko elkarteek hauek aurkeztu behar dituzte: eraketa-akta (jatorrizkoa eta kopia), elkartearen estatutuak (jatorrizkoa eta kopia), elkartea Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan edo organo eskudunean inskribatzeko erabakia (jatorrizkoa eta kopia), eta ordezkariaren NANaren fotokopia (presidentea, presidenteordea, idazkaria edo diruzaina).
  • Onura publikokotzat jo diren elkarteek, aurreko horiez guztiez gainera, elkartea onura publikokotzat jotzeko Eusko Jaurlaritzak edo organo eskudunak emandako ebazpena aurkeztu behar dute.

Elkarteak bakarrik aurkezten badu Elkarteen Erregistroan inskribatzeko eskabidea, behin-behineko IFZ bidaliko zaio, elkartea Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan edo organo eskudunean inskribatzeko erabakia aurkeztu bitartean, eta, horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu, 036 ereduaz gainera: eraketa-aktaren kopia, elkartearen estatutuak (jatorrizkoa eta kopia) eta aurretik aipatutako agirien jatorrizkoak (eraketa-akta, estatutuak…) Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan edo organo eskudunean aurkeztu izanaren egiaztagiria (jatorrizkoa eta kopia).

Elkarteei IFZ eskatzenrakoan esktzen zaien dokumentazioa (27KB)

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli