skip to content

Logo of the Regional Government
 
 

You are in:

Gure Gida

Information


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001744

13/2013 Foru Arauko 32.2 art. : etxebizitzarena ez beste errentamendu batzuk. Amortizazio, konponketa eta hobekuntzagatiko gastuak

Amortizazio gastuak

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak eta Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak finkatutako interpretazio-ildoari jarraituz, higiezinen kapitalaren etekinetatik kendu ahal da erabileraren edota denboraren igaroaren poderioz etekinak sortu dituzten ondasunek jasandako narriaduraren zenbatekoa, are dohainik eskuratu badira ere.

Alokairurako konponketa- eta kontserbazio-gastuak.

Errentariaren etxebizitza-premia iraunkorra estaltzera bideratzen ez diren eta benetan errentan hartu ez diren higiezinak konpontzeko eta kontserbatzeko gastuak, higiezina berriz errentan emateko egiten badira, gastu kengarritzat hartuko dira, zergadunak jasaten dituen ekitaldian, kapital higiezinaren etekin garbia zehaztu behar denean (hala ere, gogoratu behar da, gastu kengarrien baturak ezin duela ekarri etekin garbi negatiborik, higiezin bakoitzarentzat).

Ondorio horietarako, korrelazio bat egon beharko da kontserbazio- eta konponketa-gastu horien eta kasuan kasuko higiezinak errentan ematean lortutako diru-sarreren artean. Hau da, konponketa- eta kontserbazio-lanik egiten bada, lan horiek soilik bideratu behar dira etorkizunean kapital higiezinaren etekinak lortzera (errentamenduaren bidez edo erabilera- eta gozamen-eskubideak eratu edo lagatzearen bidez); baina ezin dira bideratu titularrek higiezinez gozatzeko, aldi baterako bada ere.

Gastu finkoei eta ohiko gastuei dagokienez (erkidegoa, OHZ, etab.), eta higiezinaren instalazioak erabiltzetik eratorritako gastuei dagokienez (argia, ura, etab.), kontuan hartuta gastuen eta diru-sarreren artean korrelazioa egon behar dela, higiezinak benetan errentan dauden aldietako zenbatekoak baino ez dira kengarriak izango. Beraz, ez dira kengarriak izango higiezinak okupatu gabe egon diren aldietako zenbatekoak.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli