www.bizkaia.eus/guregida


Zerga-betebeharrak betetzeko eta Ogasun eta Finantza Sailarekin harremanetan jartzeko bide telematikoak soilik erabiltzeko betebeharra


  

Xedapen Gehigarri Bakarra. Zerga-betebeharrak betetzeko eta Ogasun eta Finantza Sailarekin harremanetan jartzeko bide telematikoak soilik erabiltzeko betebeharra.

Bat.2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta bide telematikoa erabiltzeko betebeharra aldez aurretik ezarrita ez badago, nahitaezkoa izango da bide telematikoak erabilita betetzea zergaldia, likidazio- edo aitorpen-aldia 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten zaizkien zergei dagozkien zerga-betebehar guztiak, bai eta data horretatik aurrera sortutakoak ere, kasuan kasu. Halakoetan ere nahitaezkoa izango da Ogasun eta Finantza Sailarekin bide telematikoz harremana izatea, eta jakinarazpenak ere bide horretatik jasoko dira.

Ogasun eta Finantza Sailarekin bide telematikoz betebeharrak betetzeko eta harremanak izateko betebeharra, jakinarazpenak bide horretatik jasotzea barne, tarrilaren 1etik aurrera egindako eragiketei dagokien informazioa emateko betebehar orokorrei ere aplikatu behar zaie.

Bi. Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuaren foru-agindu bidez ezarriko da baliabide telematikoak erabiliz soilik bete beharko diren zerga-betebeharren zerrenda (aurreko apartatuan adierazten da), bai eta, hala badagokio, betebehar horiek betetzeko baldintzak eta bazterketak ere.

Loturak

Informazio gehiago

Itzuli