saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004206

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 42.e) artikulua: ohiko etxebizitza ordainean ematearen ondoriozko ondare irabaziak eta ohiko etxebizitzaren gaineko hipoteka betearaztearen edo notario-betearazpenen edo betearazpen judizialen ondoriozkoak.

Zergaren kargatik salbuetsita daude kreditu-erakunde batekin edo hipoteka maileguak edo kredituak modu profesionalean ematen dituen erakunde batekin eratutako hipotekarekin bermatutako zorra kitatzeko zordunaren edo beraren bermatzailearen ohiko etxebizitza ordainean emateak sortzen dituen irabaziak.

Halaber, aurreko paragrafoan ezarritako kasuetan hipoteka betearazteagatik edo betearazpen notarial edo judizialagatik ohiko etxebizitza eskualdatuta sortzen diren ondare-irabaziak ere kargatik salbuetsita daude.

Batera zein bestera, ezinbestekoa da ohiko etxebizitzaren jabeak (zorduna edo bermatzailea) ez edukitzea zorra ordaintzeko eta etxebizitza besterentzea eragozteko behar den diru kopurua jotzen duten ondasunak ez eskubideak.

Loturak

Zuzendaritza Nagusiaren Jarraibidea

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Beste kasuak

Itzuli