www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001985

Murrizketa gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenengatik edo contribuzioengatik. Finantza-mugak eta zerga-mugak.


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2021/01/01

Honako ekarpen edo kontribuzio hauek baizik ezingo dira murriztu: abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauan galdatzen diren baldintzak betetzeaz gain gizarte aurreikuspeneko sistema bakoitzaren finantza araudian ezarritako gehieneko mugak errespetatzen dituztenak.

2020ko abenduaren 31ra arte, pentsio-planen, gizarte aurreikuspeneko mutualitateen, bermatutako aurreikuspen planen, enpresen gizarte aurreikuspeneko planen, mendekotasun larriko edo handiko bizitzaaseguruen eta kirolari profesionalen gizarte aurreikuspeneko mutualitateen zati orokorraren kasuan, baterako 8.000 euroko urteko muga dago, banako ekarpenei zein enpresako kontribuzioei eragiten diena.

8.000 euroko baterako muga aldatu egin zen. Azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Dekretuaren 5.3 artikuluan honako hau arautzen zen (2021eko abenduaren 31n indarrean egon den testua): "3. Lege honetan arautzen diren pentsio-planetara urtean egin daitezkeen ekarpenen gehieneko zenbatekoa honako hauen araberakoa izango da: a) Lege honetan arautzen diren pentsio-planetara urtean enpresek egin ditzaketen ekarpenen eta kontribuzioen guztirako zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da gehienez. Gehieneko kopuru horri 8.000 euro gehitzen ahal zaizkio enpresaren kontribuzioekin. Banako enpresaburu batek berak sustatutako eta partaide den enpleguko pentsio-planetara egiten dituen ekarpenak enpresa-kontribuziotzat hartuko dira muga hori zenbatzean".

2022ko urtarrilaren 1etik 2022 amaitu arte honako hau egon da indarrean: "3. Lege honetan arautzen diren pentsioplanetara urtean egin daitezkeen ekarpenen gehieneko zenbatekoa honako hauen araberakoa izango da: a) Lege honetan arautzen diren pentsio-planetara urtean enpresek egin ditzaketen ekarpenen eta kontribuzioen guztirako zenbatekoa 1.500 eurokoa izango da gehienez. Gehieneko kopuru horri 8.000 euro gehitzen ahal zaizkio enpresaren kontribuzioekin.

Banako enpresaburu batek berak sustatutako eta partaide den enpleguko pentsio-planetara egiten dituen ekarpenak enpresa-kontribuziotzat hartuko dira muga hori zenbatzean. Hori dela-eta, enpresak langile baten erabakiaren ondorioz egiten dituen ekarpenak langilearen ekarpentzat hartuko dira. Banako enpresaburu batek berak sustatutako eta partaide den enpleguko pentsio-planetara egiten dituen ekarpenak enpresa-kontribuziotzat hartuko dira muga hori zenbatzean".

Langilearen erabaki baten ondorioz enpresak egiten dituen kontribuzioak langilearen ekarpen gisa hartzea aplikagarria da finantza-mugarako, baina gizarte aurreikuspeneko sistemen zerga-mugarako ez (beraz, 13/2013 Foru Arauaren ondorioetarako, 71.1 artikuluaren b) letran ezartzen denaren ondorioetarako, kontribuzioetarako ezarritako muga aplikatuko da). Arrazoi beragatik ezin da aplikatu BGAEtan, ez baitute finantza-mugarik ekarpen eta kontribuzioetarako.

Langileen ekarpenak, enpresaren kontribuzioen kopuru berekoak edo txikiagoak, gizarte-aurreikuspeneko tresna berari eginak, zenbatu egiten dira finantza-mugarako enpresaren kontribuzioekin batera, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Dekretuaren 5.3 artikuluko 8.500 euroko muga gehituaren barruan, eta zerga-ondorioetarako Zergaren Foru Arauaren 71.1) artikuluaren a) letran ekarpenetarako ezarritako mugaren barruan.

Gainera, enpresek pentsio-konpromisoak estaltzeko kontratatzen dituzten mendekotasuneko aseguru kolektiboetarako beste muga gehigarri bat ezarri da: 5.000 euro urtean (azaroaren 28ko 35/2006 Legea, hamaseigarren xedapen gehigarria).

Pentsio planetara, gizarte aurreikuspeneko mutualitateetara, bermatutako aurreikuspen planetara eta mendekotasun larriko edo handiko arriskua soilik estaltzen duten aseguruetara egindako ekarpenek, desgaituen alde eratutakoek, baterako finantza muga hauek dituzte: a) ahaidetasun lotura duten desgaituen alde eginiko gehieneko urteko ekarpenak, 10.000; eta b) Desgaitasunen bat duen pertsona baten alde eginiko urteko gehieneko ekarpenak, bere ekarpenak barne, 24.250 euro (azaroaren 28ko 35/2006 Legea, hamargarren xedapen gehigarria).

Azkenik, kirolari profesionalen gizarte-aurreikuspenen mutualitatearen zati bereziari eginiko ekarpenak eta enpresa kontribuzioek urteko gehieneko 24.250 euroko finantza-muga dute (azaroaren 28ko 35/2006 Legea, hamargarren xedapen gehigarria).

Egoera Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 31/2022 Legearen ondoren.

Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legeak 35/2006 Legearen hamaseigarren xedapen gehigarria aldatzen du (35/2006 Legea, azaroaren 28koa, sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren legeak partez aldatu dituena) eta gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egin daitezkeen ekarpenen eta kontribuzioen muga ezartzen du (aldaketak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera sortzen ditu ondorioak. Hona testua: "Enpresak lege honen 51. artikuluaren 1., 2., 3., 4. eta 5. apartatuetan, bederatzigarren xedapen gehigarrian eta hamaikagarren xedapen gehigarriaren bigarren apartatuan arautzen diren gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egiten dituen ekarpenen eta kontribuzioen gehieneko kopurua honako hau izango da: 1.500 euro urtean. Ondoko kasu hauetan muga hori gehituko da: 1. Urtean 8.500 euro, baldin eta gehikuntza eragin dutenak enpresaren kontribuzioak badira edo, bestela, langileak gizarte-aurreikuspeneko tresna berera egindako ekarpenak, enpresaren urteko kontribuzioaren arabera ondoko taulan ezartzen diren kopuru berekoak edo txikiagoak: Urteko kontribuzioaren zenbatekoa. Langilearen gehieneko ekarpena 500 euro edo gutxiago.

Enpresaren kontribuzioa 2,5ez biderkatzearen emaitza. Langilearen gehieneko ekarpena 500,01 - 1.500 euro bitartekoa. 1.250 euro, gehi enpresaren kontribuziotik 500 euro kendu eta emaitza 0,25ez biderkatzearen emaitza. 1.500 euro baino gehiago. Enpresaren kontribuzioa 1ez biderkatzearen emaitza. Hala ere, biderkatzailea 1 izango da langileak urtean lortutako lanaren etekin osoak, kontribuzioa egiten duen enpresak ordainduak, 60.000 euro baino gehiago direnean. Hori gertatzen ez bada, enpresak gizarte-aurreikuspeneko tresna kudeatzen duen entitateari edo aseguru-entitateari jakinarazi beharko dio. Hori dela-eta, enpresak langile baten erabakiaren ondorioz egiten dituen ekarpenak langilearen ekarpentzat hartuko dira. 2. Urtean 4.250 euro, baldin eta gehikuntza eragiten dutenak honako hauek badira: Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bateginaren 67. artikuluaren 1. apartatuaren a) letran arautzen diren pentsio-plan sektorialetara egindako ekarpenak, hain zuzen ere jarduera dela-eta halako plan bati atxikitzen zaizkion langile autonomoek eginak; Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bateginaren 67. artikuluaren 1. apartatuaren c) letran arautzen diren enpleguko pentsio-plan erraztuetara langile autonomoek egindako ekarpenak; banakako enpresaburuek eta profesionalek sustatzen dituzten eta partaide diren enplegu-pentsioetara edo kide diren gizarte-aurreikuspeneko mutualitateetara egiten dituzten ekarpenak, eta aldi berean hartzaile eta aseguratu diren enpresaren gizarte-aurreikuspeneko planetara edo mendekotasuneko seguru kolektiboetara egiten dituzten ekarpenak. Nolanahi ere, aurreko 1. eta 2. zenbakietan ezartzen diren gehikuntzengatik gehienez 8.500 euro murriztu daitezke urtean. Gainera, enpresak gehienez 5.000 euro ordaindu ditzake urtean mendekotasuneko aseguru kolektiboen primetarako".

Langilearen erabaki baten ondorioz enpresak egiten dituen kontribuzioak langilearen ekarpen gisa hartzea aplikagarria da finantza-mugarako, baina gizarte aurreikuspeneko sistemen zerga-mugarako ez (beraz, 13/2013 Foru Arauaren ondorioetarako, 71.1 artikuluaren b) letran ezartzen denaren ondorioetarako, kontribuzioetarako ezarritako muga aplikatuko da). Arrazoi beragatik ezin da aplikatu BGAEtan, ez baitute finantza-mugarik ekarpen eta kontribuzioetarako.

Langileen ekarpenak, gizarte-aurreikuspeneko tresna berari eginak, zenbatu egiten dira finantza-mugarako enpresaren kontribuzioekin batera, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Dekretuaren 5.3 artikuluko 8.500 euroko muga gehituaren barruan, eta zerga-ondorioetarako Zergaren Foru Arauaren 71.1)) letran ekarpenetarako ezarritako mugaren barruan.

Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bateginaren 67. artikuluaren 1. apartatuaren a) letran arautzen diren pentsio-plan sektorialetara egindako ekarpenak, hain zuzen ere jarduera dela-eta halako plan bati atxikitzen zaizkion langile autonomoek eginak, eta Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bateginaren 67. artikuluaren 1. apartatuaren c) letran arautzen diren enpleguko pentsio-plan erraztuetara langile autonomoek egindako ekarpenak zergaren foru arauaren 71.1 artikuluaren a) apartatuan aipatzen diren norberaren banakako ekarpen modura hartuko dira kontuan zerga-mugarako (ez enpresaren kontribuzio modura).

Aldiz, banakako enpresaburuek eta profesionalek sustatzen dituzten eta partaide diren enplegu-pentsioetara edo kide diren gizarte-aurreikuspeneko mutualitateetara egiten dituzten ekarpenak eta aldi berean hartzaile eta aseguratu diren enpresaren gizarte-aurreikuspeneko planetara edo mendekotasuneko seguru kolektiboetara egiten dituzten ekarpenak zergaren foru arauaren 71.1 artikuluaren b) apartatuan aipatzen diren enpresaren kontribuzio modura hartuko dira kontuan zerga-mugarako.

Gainera, enpresek pentsio-konpromisoak estaltzeko kontratatzen dituzten mendekotasuneko aseguru kolektiboetarako beste muga gehigarri bat ezarri da: 5.000 euro urtean (azaroaren 28ko 35/2006 Legea, hamaseigarren xedapen gehigarria).

Pentsio planetara, gizarte aurreikuspeneko mutualitateetara, bermatutako aurreikuspen planetara eta mendekotasun larriko edo handiko arriskua soilik estaltzen duten aseguruetara egindako ekarpenek, desgaituen alde eratutakoek, baterako finantza muga hauek dituzte: a) ahaidetasun lotura duten desgaituen alde eginiko gehieneko urteko ekarpenak, 10.000; eta b) Desgaitasunen bat duen pertsona baten alde eginiko urteko gehieneko ekarpenak, bere ekarpenak barne, 24.250 euro (azaroaren 28ko 35/2006 Legea, hamargarren xedapen gehigarria)

Azkenik, kirolari profesionalen gizarte-aurreikuspenen mutualitatearen zati bereziari eginiko ekarpenak eta enpresa kontribuzioek urteko gehieneko 24.250 euroko finantza-muga dute (azaroaren 28ko 35/2006 Legea, hamargarren xedapen gehigarria).

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2020/12/31

Soilik murriztu ahal izango dira ekarpenak edo kontribuzioak abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauan eskatzen diren baldintzak betetzeaz gain gizarte aurreikuspeneko sistema bakoitzaren finantzen araudian ezarritako gehieneko mugak errespetatzen badira.

A estos efectos, debe tenerse en cuenta que, para los planes de pensiones, las mutualidades de previsión social, los planes de previsión asegurados, los planes de previsión social empresarial, los seguros de vida de dependencia severa o gran dependencia y la parte general de la Mutualidad de Previsión Social de Deportistas Profesionales, existe un límite conjunto de 8.000 euros anuales, que afecta tanto a las aportaciones individuales como a las contribuciones empresariales. Además, para seguros colectivos de dependencia contratados por empresas para cubrir compromisos por pensiones, se establece un límite adicional de 5. 000 euros anuales (disposición adicional decimosexta de la Ley 35/2006, de 28 de noviembre).

Las aportaciones a planes de pensiones, mutualidades de previsión social, planes de previsión asegurados, planes de previsión social empresarial y seguros que cubran exclusivamente el riesgo de dependencia severa o gran dependencia, constituidos todos ellos a favor de personas con discapacidad, tienen los siguientes límites financieros conjuntos: a) las aportaciones anuales máximas realizadas a favor de personas con discapacidad ligadas por relación de parentesco, 10.000 euros; y b) las aportaciones anuales máximas realizadas a favor de una persona con discapacidad, incluidas sus propias aportaciones, 24.250 euros (disposición adicional décima de la Ley 35/2006, de 28 de noviembre).

Por último, las aportaciones y contribuciones empresariales a la parte especial de la Mutualidad de Previsión Social de Deportistas Profesionales tienen un límite financiero máximo de 24.250 euros anuales (disposición adicional undécima de la Ley 35/2006, de 28 de noviembre).

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Itzuli