saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001818

Banako istripu-asegurua

Honelako aseguruak prestazio hauek eman ditzake:

  1. Kapital bat, aurrez finkatutako eguneko kopuru baten arabera zehazten dena eta laguntza medikuaren gastuekin zerikusirik batere ez duena; aseguratuak istripu batek, arruntak zein lanekoak, sortutako egoera patologikoan dagoen artean jasotzen du eta lanerako ezintasuna iraunkor bihurtzen bada iraungi egiten da.
  2. Oroharreko kopurua, aseguratuak istripu arrunt edo lanekoa badu.

Istripu-aseguruak kanpoko indarkeriazko kausa batek eraginda bat-batean eta aseguratuak nahi gabe egindako lesio fisikoak estaltzen ditu.

Prestazioa elbarritasunagatik ematen bada, horren zioz sortzen den etekina higigarrien kapitalaren etekintzat hartuko da, PFEZaren Foru Arauan ezarritakoari lotuz. Bestela, ondare irabazitzat hartuko da eta aurrezkian Zerga-oinarrian intregratuko da.

Nolanahi ere, PFEZaren Foru Arauan (13/2013ko 9.7 art.) idatz-zatian aurreikusitakoari jarraiki, mota honetako aseguru-kontratuen ondoriozko pertzepzioak salbuetsita daude, bertan zehaztutako mugekin.

Hala ere, zergadunak ordaindu behar duen zenbatekoa aurrezkiaren errentatzat hartuko da.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli