www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007403

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan lekualdatutako langileen araubidea


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2022/01/01

2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2/2018 Foru Arauaren bidez, lekualdatutako langileen araubide berezi berri bat onartu da. Gai honen erregulazioa 4.3 artikuluan egotetik (zerga ordaintzeko betebeharraren kasu berezien barruan) kapitulu espezifiko bat betetzera pasatuko litzateke (IV. tituluko VI bis artikulua), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautzen duen Foru Arauaren 56.bis artikuluak osatua (6/2021 FAk aldatua, 22.01.1etik aurrerako ondorioekin).

Laburbilduz, PFEZaren zergadun berriak izango dira, eta ez EEEZ. Araubide horren eskema honako hau da:

Nork balia dezake araubide berezi hau?

Atzerritik Espainiako Estatuko lurraldera joan eta zerga-egoitza Bizkaian eskuratzen duten pertsona fisikoak.

Nola hauta daiteke aukera hau?

Lekualdatutako pertsona fisikoaren borondatearen arabera aplikatuko da. Orain arte, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga aplikatzeko hautua 149 ereduan egiten zen, eta 150ean ordaintzen zuten zerga. Inprimaki horiek desagertu egiten dira eta zergadunak 100 ereduan hautatu eta deklaratuko du.

Zenbat denboraz aplika daiteke erregimen berezi hori?

Lekualdatutako langileen araubide bereziaren aplikazioak aldi baterako iraupena du, egoitza-aldaketa egiten den zergaldia eta hurrengo 10 zergaldietan aplika baitaiteke.

Zeintzuk dira araubide berezi hau aplikatu ahal izateko bete behar diren baldintzak?

Baldintza hauek bete behar dira:

  1. Atzerritik Espainiako Estatuko lurraldera joan eta zerga-egoitza Bizkaian eskuratzen duen pertsona fisikoa izatea.
  2. Lekualdatutako pertsona fisikoak ez du Espainiako Estatuko zerga-egoiliarra izan behar gaur egun Espainiako lurraldera egindako joan-etorriaren ondorioz zerga-egoitza eskuratu aurreko 5 urteetan. Nolanahi ere, beharrezkoa izango da gutxienez 5 urtez atzerrian egon izana, datatik datara zenbatuta.
  3. Bereziki kualifikatutako lanak egiteko lekualdatzea Espainiako lurraldera, baldin eta lan horiek, zuzenean eta nagusiki, ikerketa- eta garapen-jarduerekin, jarduera zientifikoekin edo izaera tekniko edo finantzarioarekin, antolaketa, gerentzia eta kontrol ekonomiko- finantzarioekin edo komertzialekin (azken jarduera horiek berriak dira) lotuta badaude.
  4. Espainiako lurralderako lekualdaketa lan-kontratu baten ondorioz gertatzea.
  5. Lanak Espainiako Estatuan egin behar dira.

    Baldintza hori betetzen dela ulertuko da, lanen zati bat atzerrian egina izan arren, betiere lan horiei dagozkien ordainsarien batura urte natural bakoitzean jasotako lan-kontraprestazio guztien %15etik gorakoa ez bada. Zergadunak funtzio batzuk hartzen baditu bere gain taldeko beste enpresa batean— Merkataritzako Kodeak 42. artikuluan jasotako eran—, Espainiako lurraldetik kanpo, gorago aipatutako muga %30 izango da.

  6. Lanak Espainiako Estatuan egoitza duen enpresa edo erakunde batentzat egin behar dira, edo Espainian egoitza ez duen erakunde batek Espainiako lurraldean kokatutako establezimendu iraunkor batentzat.
Zein da araubide berezi honen edukia?

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga kalkulatzeko, zerga horren araudia aplikatuko da, baina honako berezitasun hauek kontuan hartuta:

  1. Araubide berezi hau aplikatzeak sortzen duen lan-harremanetik eratorritako etekin osoen (salbuetsiak barne) % 30 salbuetsita egongo da.
  2. % 30eko, lan pertsonalaren etekin garbia zehazteko, oro har aurreikusitako gastuez gain (Gizarte Segurantzako kotizazioak, erakunde politikoei nahitaez emandako zenbatekoak, baldintza jakin batzuk betetzen badira...), joan-etorriaren ondorioz sortzen diren beste gastu batzuk kenduko dira (gastu kengarrien kontzeptuan), aipatutako lanpostuan lortutako etekin osoen ehuneko 20ko mugarekin. Gastu horiek erregelamendu bidez zehaztuko dira, eta, betiere, gastu horiek agiri bidez justifikatu beharko dira. Enplegatzaileak b) idatz-zati honetan aipatutako gastu gehigarriei aurre egiteko zenbatekoak ordaintzen baditu, zenbateko horiek ez dira gauzazko ordainsaritzat hartuko, lanpostu horretan lortutako etekin osoen ehuneko 20ko mugarekin.
  3. Azkenik, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira lekualdatutako zergadunaren ondare-elementuetatik datozen errentak, baldin eta atzerrian badaude (baldin eta errenta horiek atzerrian izaera bereko zerga batengatik tributatu badute).

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2021/12/31

2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2/2018 Foru Arauaren bidez, lekualdatutako langileen araubide berezi berri bat onartu da. Gai honen erregulazioa 4.3 artikuluan egotetik (zerga ordaintzeko betebeharraren kasu berezien barruan) kapitulu espezifiko bat betetzera pasatuko litzateke (IV. tituluko VI bis artikulua), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautzen duen Foru Arauaren 56.bis artikuluak osatua.

Laburbilduz, PFEZaren zergadun berriak izango dira, eta ez EEEZ. Araubide horren eskema honako hau da:

Nork balia dezake araubide berezi hau?

Atzerritik Espainiako Estatuko lurraldera joan eta zerga-egoitza Bizkaian eskuratzen duten pertsona fisikoak.

Nola hauta daiteke aukera hau?

Lekualdatutako pertsona fisikoaren borondatearen arabera aplikatuko da. Orain arte, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga aplikatzeko hautua 149 ereduan egiten zen, eta 150ean ordaintzen zuten zerga. Inprimaki horiek desagertu egiten dira eta zergadunak 100 ereduan hautatu eta deklaratuko du.

Zenbat denboraz aplika daiteke erregimen berezi hori?

Lekualdatutako langileen araubide bereziaren aplikazioak aldi baterako iraupena du, egoitza-aldaketa egiten den zergaldia eta hurrengo 5 zergaldietan aplika baitaiteke.

Zeintzuk dira araubide berezi hau aplikatu ahal izateko bete behar diren baldintzak?

Baldintza hauek bete behar dira:

  1. Atzerritik Espainiako Estatuko lurraldera joan eta zerga-egoitza Bizkaian eskuratzen duen pertsona fisikoa izatea.
  2. Espainiako lurraldera lekualdatzearen ondorioz egoitza fiskala eskuratzen duten zergaldiaren aurreko 5 urteetan Espainian zerga-egoiliar izan ez izana
  3. Bereziki kualifikatutako lanak egiteko lekualdatzea Espainiako lurraldera, baldin eta lan horiek, zuzenean eta nagusiki, ikerketa- eta garapen-jarduerekin, jarduera zientifikoekin edo izaera tekniko edo finantzarioarekin (azken jarduera horiek berriak dira) lotuta badaude.
  4. Espainiako lurralderako lekualdaketa lan-kontratu baten ondorioz gertatzea.
  5. Lanak Espainiako Estatuan egin behar dira.

    Baldintza hori betetzen dela ulertuko da, lanen zati bat atzerrian egina izan arren, betiere lan horiei dagozkien ordainsarien batura urte natural bakoitzean jasotako lan-kontraprestazio guztien %15etik gorakoa ez bada. Zergadunak funtzio batzuk hartzen baditu bere gain taldeko beste enpresa batean— Merkataritzako Kodeak 42. artikuluan jasotako eran—, Espainiako lurraldetik kanpo, gorago aipatutako muga %30 izango da.

  6. Lanak Espainiako Estatuan egoitza duen enpresa edo erakunde batentzat egin behar dira, edo Espainian egoitza ez duen erakunde batek Espainiako lurraldean kokatutako establezimendu iraunkor batentzat.
Zein da araubide berezi honen edukia?

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga kalkulatzeko, zerga horren araudia aplikatuko da, baina honako berezitasun hauek kontuan hartuta:

  1. Araubide berezi hau aplikatzeak sortzen duen lan-harremanetik eratorritako etekin osoen (salbuetsiak barne) % 15 salbuetsita egongo da.
  2. % 15eko salbuespena aplikatu ondoren, lan pertsonalaren etekin garbia zehazteko, oro har aurreikusitako gastuez gain (Gizarte Segurantzako kotizazioak, erakunde politikoei nahitaez emandako zenbatekoak, baldintza jakin batzuk betetzen badira...), joan-etorriaren ondorioz sortzen diren beste gastu batzuk kenduko dira (gastu kengarrien kontzeptuan), aipatutako lanpostuan lortutako etekin osoen ehuneko 20ko mugarekin. Gastu horiek erregelamendu bidez zehaztuko dira, eta, betiere, gastu horiek agiri bidez justifikatu beharko dira. Enplegatzaileak b) idatz-zati honetan aipatutako gastu gehigarriei aurre egiteko zenbatekoak ordaintzen baditu, zenbateko horiek ez dira gauzazko ordainsaritzat hartuko, lanpostu horretan lortutako etekin osoen ehuneko 20ko mugarekin.
  3. Azkenik, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira lekualdatutako zergadunaren ondare-elementuetatik datozen errentak, baldin eta atzerrian badaude (baldin eta errenta horiek atzerrian izaera bereko zerga batengatik tributatu badute).

RENTAWEB LAGUNGIDA

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli