www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010193

Partzela, azpipartzela eta katastroko eraikuntzaren erreferentzia.


  

Katastroko partzelak identifikatzeko, 12 posizioko erreferentzia bat erabiliko da, identifikazio kode hauek osatuko dutena:

  • udalerriaren identifikazio-kodeak (3 posizio)
  • udalerriko poligono bakoitzarenak (4 posizio)
  • partzela bakoitza bere poligonoaren barruan identifikatzeko 5 posizioko kode batek.

Katastroko partzelak azpipartzeletan zatitu ahal izango dira, kokatuta dauden lurzoruaren izaeraren arabera edo haren erabileraren arabera. Azpipartzelen katastroko erreferentziak 14 posizio izango ditu; hain zuzen, kokatuta dauden partzelako erreferentziari 2 posizio gehituko zaizkio.

Eraikuntzak identifikatzeko, 17 posizioko erreferentzia bat erabiliko da, eraikuntza dagoen azpipartzelari 3 posizio gehituz osatuko dena.

FD 118/2016. 3. Artikulua

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli