www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010192

Ondasun higiezinaren identifikatzailea.


  

Ondasun higiezinaren identifikatzaileak ondasun higiezin bakoitza osatzen duten katastroko elementu guztiak bilduko ditu, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arauaren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.

Katastroan inskripzioa egitean esleituko da ondasun higiezinaren identifikatzailea, eta 16 posizioko erreferentzia bat izango da, identifikazio-kode hauek osatuko dutena:

  • udalerriaren identifikazio-kodeak (3 posizio)
  • udalerriko poligono bakoitzarenak (4 posizio)
  • kasuan kasuko 4 poligonoaren barruko partzelarenak (5 posizio)
  • 4 posizioko beste kode bat, ondasun higiezin bakoitzaren barruan dauden elementuak biltzeko aukera emango duena.

Ondasun higiezin bati inoiz ere ezin izango zaio esleitu lehenago beste bati egokitu zitzaion identifikatzaile bat. Ezaugarri bereziko ondasun higiezinek, gainera, erreferentzia berezi bat izango dute, erregelamendu honen 5 bis artikuluaren 5. apartatuan azaltzen dena.

FD 118/2016. 2 artikulua

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli