www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900010104

Ondarearen gaineko zerga eta oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga.Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 90. artikuluan ezarritako kenkaria aplikatu ahal dien entitateetako akzio eta partaidetzak


  

Ondarearen gaineko zerga eta (mortis causa eremuan) oinordetzen gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita daude zergadunak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 90. artikuluan ezarritako kenkaria aplikatu ahal dien entitateetako akzio eta partaidetzak, ondorio horietarako aipatutako manuaren 3. eta 7. paragrafoetan xedatutakoa kontuan hartu gabe.

Aurrekoa aplikagarritzat jo behar da kontuan hartu gabe kenkaria benetan aplikatu den ala ez. Adibidez, akzio edo partaidetzak eskuratu ziren zergaldian kenkaria ez bazegoen indarrean, nahikoa izango da inbertsio horrek Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 66 bis artikuluak orain eskatzen dituen baldintzak bete izana artikulu hori orduan indarrean egon balitz.

Horretarako, zergadunak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 90. artikuluaren 6. paragrafoan aipatzen den ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Itzuli