Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900010086
Ondarearen gaineko zerga eta oinordetzen gaineko zerga (mortis causa eremuan bakarrik) ordaindu beharretik salbuetsita daude Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 56 quater artikuluan aipatzen diren akzio eta partaidetzak eta eduki ekonomikoko eskubideak. Eduki ekonomikoko eskubideen barruan sartzen dira akzio edo partaidetzen gaineko aukerak. Horrenbestez, aukerak edo eduki ekonomikoko beste eskubide batzuk ematen badira, bai horiek bai geroago eskuratu litezkeen akzio edo partaidetzak salbuetsita egongo dira.
Aukera edo eskubide hauek daude salbuetsita (eta horietatik eratorritako akzio edo partaidetzak ere bai): Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 56 quater artikuluaren 3. apartatuan aipatzen diren ekintzaileek jarduera ekonomikoa gauzatzen duten lehenengo bost urteetan edo erakundeak eratu eta hurrengo bost urteetan ematen direnak. Salbuespena ekintzaileari eta aipatu eskubideak edo aukerak jaso zituzten enplegatuei aplikatuko zaie. Salbuespen honek ez du denbora mugarik.
Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak