Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900010074
Atzerrian dauden ondasun eta eskubideen salbuespena aurreikusten da, baldin eta ondasun-eskubideon titularrak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 56 bis artikuluan lekualdatutako langileentzat ezartzen den araubide berezia aplikatu duten zergadunak badira.
PFEZerako eskatzen denaren kontrara, ez da beharrezkoa ondasun eta eskubideek benetan tributatu izana ondarearen gaineko zergaren izaera berdina edo antzekoa duen zerga batengatik.
Letra honetan aurreikusitako salbuespena aplikatzen duten zergadunek ezin izango dute aplikatu Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 34. artikuluan aurreikusitako kenkaria, atzerrian ondasun eta eskubide berengatik ordaindutako zerga dela-eta.
Apartatu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie halaber araubide berezi hau hautatzen duen zergadunaren ezkontideari edo izatezko bikotekide inskribatuari eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 98. artikuluan aipatzen den familia-unitateko kideei, baldin eta Bizkaian zerga-egoitza hartzen badute lekualdatzearen ondorioz, eta ez badira Espainiako egoiliarrak izan Espainiako lurraldera lekualdatu aurreko bost urteetan.
Era berean, ez dute foru arauaren 34. artikuluan aurreikusitako kenkaria aplikatzeko eskubiderik izango ondasun eta eskubide berengatik.
Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak