www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009933

Kontsultagilea etxebizitza kontu baten titularra da. Kontu hori 2014ko urtarrilaren 14an ireki zen. Apirilaren 28ko 3/2020 Foru Dekretu Arauemailea aplika dakiokeen jakin nahi du. Foru dekretu horren bidez, titular den etxebizitza kontuan sartutako zenbatekoak gauzatzeko epea luzatzen da.


  
Data 01.03.2021
Erantzuna

Kontsultaren xede den kasu honetan, etxebizitza kontua 2014ko urtarrilaren 14an ireki zenez, Zergaren Araudiak kontuaren saldoa bere xederako erabiltzeko ematen duen sei urteko epea 2020ko urtarrilean amaitu zen (sei urte aurrerago kontua ireki zen egunean, alegia).

Nolanahi ere, apirilaren 28ko 3/2020 Foru Dekretu Arauemaileak, COVID-19 osasun larrialdiaren ondoriozko aparteko tributu neurri osagarriei buruzkoak, 2. artikuluan zerga tratamendu jakin batzuk malgutzeko aparteko zenbait neurri sartzen ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan.

Beraz, kontsultaren xede den kasu honetan, etxebizitza kontua 2014ko urtarrilaren 14an ireki zenez, COVID-19aren osasun larrialdiaren ondoriozko aparteko neurri osagarriak jasotzen dituen araudiak emandako zazpi urteko epea 2021eko urtarrilean amaitu zen (zazpi urte lehenago kontua ireki zen egun berean, hau da, 2021eko urtarrilaren 14an). Gainera, 2020an etxebizitza kontuan sartutako zenbatekoek PFEZFAren 87. artikuluaren kenkaria egiteko aukera emango dute.

Araubidea

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 87. artikulua.

Apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretua, 69. artikulua.

Apirilaren 6ko 4/2020 Instrukzioa, 15.8.15 idatz zatia.

Apirilaren 28ko 3/2014 Foru Dekretu Arauemailea, 2. artikulua.

Uztailaren 1eko 7/2020 Instrukzioa, Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiarena

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli