www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009932

Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria. Hiru urteko epealdia baino lehenagoko eskualdaketa.


  
Data 01.03.2021
Erantzuna

PFEZ erregulatzen duen araudiak ez du barne hartzen bizilekua aldatzea eskatzen duten arrazoien artean seme edo alaba bat izatea, ezta etxebizitza hobea eta handiagoa eman nahi izatea ere. Horrez gain, Zuzendaritza Nagusi honek ezin ditu baloratu, kontsulta lotesle bidez, PFEZren Foru Arauan eta PFEZren Erregelamenduan zehaztutakoez bestelako inguruabarretatik erator daitezkeen ondorio zehatzak. Hala ere, adierazi behar da alegatutako gertakariek ez dakartela, ez modu isolatuan, ez osotasunean, etxebizitzaz aldatzeko eta higiezina saltzeko beharrik.

Beraz, printzipioz eta oro har, galderaren xede den lekualdaketa kontsultagileak libreki hartutako erabaki baten ondorio dela ulertu behar da (gehien komeni zaiona kontuan hartuta). Etxebizitzan gutxienez hiru urtez etengabe egoteko betebeharraren salbuespena ez da aplikatuko, ohiko egoerara iritsi ahal izateko.

Hala ere, horiek guztiak gai faktikoak dira, eta ezin dira kontsulta-fasean behin betiko baloratu; aitzitik, kudeaketa- eta/edo ikuskapen-organoek aztertu behar dituzte, kasu bakoitzean dauden egitatezko elementuak kontuan hartuta.

Beraz, kontsultagileak uste badu bere egoeran dauden inguruabarrak oso larriak direla eta nahitaez etxebizitzaz aldatu behar dutela, behar bezala justifikatu ahal izango du eskakizun hori zerga-administrazioaren kudeaketa- eta/edo ikuskapen-organoen aurrean, haiek eskatuta, eta haiei egokituko zaie aurkezten dituzten ebidentziak baloratzea.

Baldin eta behar bezala egiaztatzen bada ezinezkoa dela galdatzen den higiezinean geratzea, ohiko etxebizitza izaten jarraituko du, harik eta aldaketak nahitaez eskatzen dituen inguruabarrak gertatzen diren arte. Kasu horretan, ez da galduko ordura arte egindako kenkarietarako eskubidea.

Bestela, ohiko etxebizitzaren izaera galduz gero, egindako inbertsioagatiko kenkariak itzuli beharko dira, dagozkien berandutze-interesekin batera.

Araubidea

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 87. artikulua.

Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 67. artikulua.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli