www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009923

65 urtetik gorako senar-emazteak duela urtebete baino gehiago joan ziren alabaren etxera; izan ere, lehengo etxebizitzak ez du igogailurik, eta senarraren % 67ko minusbaliotasunak eguneroko bizitza zailtzen die. Gaur egun, etxebizitza hori eskualdatu nahi dute. Jakin nahi du bere ohiko etxebizitza izan den higiezinaren eskualdaketagatik lortutako errenta alabaren etxera aldatu arte PFEZaren tributaziotik salbuetsita gera daitekeen.


  
Data 14.07.2020
Erantzuna

Ohiko etxebizitzaren kostu bidezko eskualdaketatik eratorritako ondare-irabaziak PFEZtik salbuetsita gera daitezke, baldintza jakin batzuk betetzen badira.

Adibidez:

1) mendekotasun larria edo mendetasun handia dutenak edo 2) salmentaren egunean 65 urte beteak dituztenak; kasu horretan, salbuespena irabazietako lehen 400.000 euroei aplikatzen zaie, eta transmisio bakarrerako.

Salbuespenaren onuradun izateko, etxebizitzak ohikoa izan behar du besterentzeko unean, edo besterentze-dataren aurreko bi urteetako edozein egunera arte halakotzat hartutakoa.

Era berean, mendekotasun-egoeran badago, edo gaixotasun larria duela egiaztatzen badu, ohiko etxebizitzaz aldatzera behartuta badago eta ahaidetasun-lotura duen beste pertsona batek zaindu edo zaindu behar badu, haren ohiko bizilekuan, edo egoitza-zentro batera aldatzen bada, ohiko etxebizitza izaten jarraituko duela ulertuko da, betiere higiezin hori beste erabilera baten xede ez bada (errentamendua edo lagapena).

Etxebizitzan benetan eta etengabe bizitzea irizpide garrantzitsua da ohiko etxebizitzaren izaera zehazteko, eta zerga-administrazioko kudeaketa- eta ikuskapen-organoei dagokie kasu bakoitzean aurkeztutako frogak baloratzea.

Emandako datuetatik ondoriozta daitekeenez, ohiko etxebizitza izan den higiezinaren eskualdatzetik lortutako errenta, alabaren etxera aldatu arte (duela urtebete pasatxo), PFEZaren tributaziotik salbuetsita gera daiteke.

Araubidea

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 42. eta 87. artikuluak.

Foru Aldundiko 47/2014 Foru Dekretuaren 67. artikulua.

Loturak

kontsulta osoa

Itzuli