www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009920

Inskribatu gabeko bikotea banandu egiten da. Hiru urte baino gutxiago okupatu duten ohiko etxebizitza eskualdatu nahi dute. Banantzea arautzen duen hitzarmena aurkeztu da. Eskualdaketaren ondorioz irabazia berrinbertitzeagatiko salbuespena jaso ahal izango dute.


  
Data 02.07.2020
Erreferentzia

PFEZa. Ohiko etxebizitza hiru urte baino lehen eskualdatzea, Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatu gabeko bikotekidearekin hausteagatik.

Galdera

2016an, kontsultagileak Durangon etxebizitza bat erosi zuen, bikotekidearekin eta bien alabarekin batera, bikotea banandu zen arte. Orain, aipaturiko higiezina eskualdatu nahi du pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko araudian ezartzen den hiru urteko epea igaro aurretik, higiezinak ohiko etxebizitzatzat jo daitezen. Kontsultagilea eta bere bikotekidea ez zeuden ezkonduta eta ez zeuden izatezko bikote gisa eratuta. Kontsultagileak banaketaren hitzarmen arautzailea ekarri du.

Jakin nahi du bere etxebizitzak ohiko etxebizitza izaten jarraituko duen, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren araudian exijituriko hiru urteko epealdian etxebizitzan bizi ez bada ere, halako moldez non eskualdaketaren ondorioz lor lezakeen irabaziaren berrinbertsioaren salbuespena balia dezakeen.

Erantzuna

PFEZren araudiak ez du berariaz aipatzen inskribatu gabeko bikote-banantzea ohiko etxebizitzagatiko kenkariei eusteko hiru urteko epea ez betetzea salbuesteko arrazoi gisa. Hala ere, badira kenkariak mantentzea ahalbidetzen duten beste inguruabar batzuk, hala nola zergadunaren heriotza, etxebizitza desgaitasun-mailarako desegokia izatea, ezkontza egitea, ezkontza-banaketa, izatezko bikotearen azkentzea, besteak beste.

Kontsultatutako kasuan, kontsultagilearen bikotekidea hausteak etxebizitzaz aldatzeko beharra ekar lezake, eta horrek ohiko etxebizitzari eustea justifika lezake. Hala ere, zerga-administrazioko kudeaketa- eta ikuskapen-organoek ebaluatu behar dituzte inguruabar espezifikoak, eta horiek erabakiko dute kenkariei eusteko baldintzak betetzen diren ala ez.

Kontsultagileak etxebizitza aldatzeko beharra behar bezala justifika badezake, ohiko etxebizitza izateari eutsiko dio aldaketa eskatzen duten inguruabarrak gertatu arte, eta ez du galduko ordura arte egindako kenkarietarako eskubidea, eta berrinbertsioagatiko salbuespenari heldu ahal izango dio, hala badagokio.

Araubidea

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 49., 87. artikulua.

Apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 49., 67. eta 69. artikuluak.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli