www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009912

Kontsultagileak, ohiko erretiro-egoeran, enpleguko BGAE batean dituen eskubide ekonomikoak eskualdatu nahi dizkio sistema indibidualeko beste BGAE bati, eta aplikatu beharreko tratamendu fiskala ezagutu nahi du.


  
Data 17.12.2019
Erantzuna

Banakako modalitateko eta enpleguko BGAEen eskubide ekonomikoak (kontsultagilea bazkide arrunta da) banakako modalitateko beste BGAE batera mobilizatzeko aukera finantza-arloko kontua da, ez tributu-arlokoa, eta Ogasuneko Zuzendaritza Nagusi honek ez du eskumenik horri buruzko iritzia emateko kontsulta loteslearen bidez.

Planteatutako kasuan, kontsultagileak, ohiko erretiroan, enplegu modalitateko BGAE batean dauzkan eskubide ekonomikoak banakako sistemako BGAE batera transferitu nahi ditu. Hori dela eta, entitate batean dituen eskubideak beste entitate batera mugitu ahal izanez gero, estatutuetan ezarritakoaren arabera, ez du etekinik deklaratu beharko, helmugako BGAEtik dagozkion zenbatekoak jaso arte. Bestetik, bere eskubideak entitate batetik bestera mugitu ezin baditu, enplegu modalitateko BGAEren estatutuek halakorik egiteko aukerarik ematen ez dutelako, zergari dagokion zerga-oinarrian laneko etekin gisa sartu beharko ditu entitatetik jasotako zenbatekoak.

Araubidea

Otsailaren 23ko 5/2012 Legearen 1. artikulua eta laugarren xedapen iragankorra.

Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 20ko 87/1984 Dekretuaren 31. artikulua.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren hamaseigarren xedapen gehigarria.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli