www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009871

2018an, Bikote batek, eskritura publikoa egiten den unetik bertatik, 2019an, ohiko etxebizitza izango denaren salerosketa-kontratu pribatua sinatu zuten. Kontratu primatu hori sinatu zutenean, zenbateko jakin bat eman zuten higiezinaren prezioaren kontura. Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaririk baliatu ahal duen 2018an, zergaldi horretan bertan ordaindutako salerosketa-kontratu pribatua sinatu zuten unean?.


  
Data 05.06.2019

Salerosketa-kontratu pribatuan higiezinaren gaineko jabetza berehala eskualdatzea erabaki bazen (baita ordaindu ezean kontratua suntsiarazteko baldintzarekin ere), geroratutako prezioaren zati bat geroratutako une batera utziz, eta horrekin batera ondasuna jabe gisa entregatu bazen, ulertu beharko da ordutik etxebizitzaren gaineko jabetza osoa eskuratu zutela, eta ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria egiteko eskubidea izango dute, baita 2018an ordaindutako zenbatekoen gainean ere, salerosketa-eskritura formalizatu aurretik.

Bestela, Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 29ko 1/2019 Jarraibidearen 15.8.25 puntuan xedatutakoa bete beharko dute, honako hau argitzen duena: "Higiezinaren etorkizuneko eskualdatzearen prezioaren kontura emandako zenbatekoak, ez alokairu huts gisa, eskualdaketa hori gertatzen den ekitaldian ken daitezke (...)".

Beraz, 2019an erosiko den etxebizitzaren prezioaren kontura 2018an ordaindutako zenbatekoa azken ekitaldi honetan kendu ahal izango da (higiezinaren jabetza osoa eskuratzen den urtean).

Araubidea

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 87. artikulua.

Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 68. artikulua.

Loturak

kontsulta osoa

Itzuli