Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009870
Eraikuntza-lanak amaitzeko 4 urteko epea zergadunak ohiko etxebizitza eskuratzearekin lotutako onura fiskalen bat lortzen duen lehen inbertsiotik aurrera hasiko da zenbatzen. Ez-betetzeagatik erregularizatzen duenean, ohiko etxebizitzagatiko kenkaria berriro egiten duenetik hasiko da kontatzen epea.
Kenkaria egin ahal izango dute galdetzen duten maileguaren kuoten gainean, baldin eta horrek finantzatzen baditu erregularizatu zuten azken ekitaldiaren hurrengotik aurrera jasandako ohiko etxebizitzaren eraikuntzarekin lotutako gastuak, baldin eta gastu horiek ez badituzte aurretik haiek kendu, baina ez baldin eta horren bidez ordura arte jasandako gastuak finantzatu bazituzten, horiei dagokienez jada kenkaria egin baitzuten, eta horretarako eskubidea galdu bazuten (beraz, ezin izango dituzte berriro kendu bere garaian kendutako zenbatekoak, bidegabeak izan zirenak).
Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 87. artikulua.
Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 67. eta 68. artikuluak.