www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900009856

Jasotako lehen kopurua zer den eta lanaren etekin batzuei aplikatzen zaizkien integrazio-ehunekoen hautapena. Zergaren Araudiaren 15.1 artikuluaren 5. paragrafoa eta Foru Arauaren 105. artikulua.


  

Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko sistemen prestazioen eremuan, Zergaren Foru Arauaren 19.2 b) artikuluan arautzen den % 60ko integrazioa aplikatzeko, ez dago zertan hartu jasotako lehen kopurutzat dena delako kontingentzia gertatu ondoren benetan jasotako lehen kopurua; aitzitik, zergadun bakoitzak bere kabuz hauta dezake zein den jasotako lehen kopurua, eta horri aplikatuko zaio Foru Arauaren 19.2.b) artikuluan ezartzen den % 60ko integrazioa.

Hautapen hau egiteko aukera ez da ageri Zergaren Foru Arauaren 105. artikuluan. Horregatik, ez da aitorpena aurkezteko epealdian nahitaez egin beharreko hautapenetakoa, eta, beraz, aitorpena aurkezteko epealditik kanpo alda daiteke, baina, horretarako, ezinbestekoa da preskribatu edo iraungi gabe egotea Administrazioak zergazorra zehazteko daukan ahala, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak 119. artikuluan ezartzen duenaren arabera.

Itzuli