Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900009853
"2. Artikulu horretan aipatzen den kenkariaren oinarria gehienez zerga horren zerga-oinarriaren % 35ekoa izan daiteke, eta halakotzat hartuko da Foru Arau honen 65. eta 66. artikuluetan aurreikusitako zerga-oinarri orokorrak eta aurrezkiaren oinarriak batuz ateratzen den zenbatekoa. Muga hori gainditzeagatik kendu ez diren zenbatekoak ondoz ondoko hurrengo bost urteetan amaitzen diren zergaldietako autolikidazioetan aplikatu ahal izango dira, muga bera errespetatuz.
Kenkari hau aplikatzeko hautapena aitorpena aurkezteko epealdiaren barruan egin behar izateak ez dakar berekin dohaintzari dagokion ekitaldian gabe beste batean sor daitekeenik. Hautatu behar da: kenkaria sortu edo ez sortu.
Kenkaria sortu ondoren, Foru Arauaren 91. artikuluaren arabera hurrengo urteetan aplika daiteke zerga-oinarriaren mugaz gaindiko soberakina, baina beste soberakin batzuk ez, esaterako kuota osoa nahikoa izan ez erabili gabe utzitako kenkariaren zenbatekoa.
Gainera, Arauak ez du ezartzen zer hurrenkeratan aplikatu behar diren kenkariak, eta, horregatik, zergadunak berak hauta dezake aitorpeneko urteko kenkariak aplikatu edo aurreko ekitaldietakoak.