www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900009852

Kenkaria ondorengoengatik: 13/2013 Foru Araua, abenduaren 5ekoa, 88. artikulua.


  

Zerga honen zergadunek aktibo ez-korronte berrietan inbertitzeko eta jarduera jakin batzuk egiteko Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko V. tituluko III. kapituluan ezarritako kenkariak aplikatu ahal izango dituzte, ehuneko eta muga berekin.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan kenkariok aplikatzeko finkatzen diren mugak zerga honetako kuota osoari aplikatuko zaizkio, betiere kuota hori bat datorrenean ekonomia-jardueren etekinez osatzen den zerga-oinarri orokorreko kuota zatiarekin.

Kuota osoaren gaineko mugak jarduera ekonomiko guztiei aplikatzen zaizkie, bat baino gehiago eginez gero.

Itzuli