www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009449

Senar-emazteek batera aurkeztu dute PFEZaren aitorpena, baina ezkontidea mendeko amaren zaintzailea da eta amaren etxean dago erroldatuta. Zerga-ordainketa bateratua aukeratzen jarrai dezakezu, helbide bera izan ez arren?


  
Fecha 01.03.2021
Erantzuna

Ezkontideak ez daude legez bananduta, baizik eta ezkontza-loturari eusten diote. Etxebizitza berean ez bizitzeak ez die eragozten bi ezkontideei familia-unitate bereko kide izatea, familia-unitate fiskala hausten duen banaketa bakarra legezko banaketa baita.

Egoera horretan, bi ezkontideek batera ordaindu ahal izango dituzte zergak.

Bestalde, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioetarako, erroldatze hutsa ez da, berez, herri jakin batean bizilekua eta etxebizitza egiaztatzeko elementu nahikotzat jotzen.

Normativa

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 98. artikulua.

Loturak

2021/03/01 kontsulta

Itzuli